Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/12/15

EAJ-PNVk esfortzuaren eta elkarrizketaren kulturarekin jarraitzeko konpromisoa hartu du Urkullu lehendakaria karguaz jabetu zenetik urtea bete ondoren

rss Ezagutzera eman

Koldo Mediavilla EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko burukideak gaur azpimarratu du Euskadira akordioen kulturara itzuli dela, Urkulluk 2012ko abenduaren 15ean Gernikako Batzar Etxean lehendakari karguaren zina egin zuenetik urtea bete egin delarik. “ Denok gogoratzen ditugu gobernu honek emandako lehen urratsak, hasiera batean maniobratzeko aukera guztiak eragotzi baitzitzaizkion. Apurka-apurka herri akordioak eraikitzen joan gara eta orain hasi dira horiek islatzen,hauen artean zerga mapa berria. Epe ertain eta luzerako akordioak, PSErekin hitzartutakoa modukoa. Aurrekontuei buruzko akordioak. Alderdi Popularrarekin, eta EH Bildurekin ere. Akordioak Euskal Autonomi Erkidegoan. Baina baita Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian ere. Zentzu honetan, urtea ona izan da. Eta, gure asmoa da horrela jarraitzea” esan du Mediavillak, eta 2014 urtera begira iragarri du “EAJ malguagoa,dinamikoagoa, elkarrizketa-zaleagoa eta akordioa lortzeko asmo handiagoarekin. Elkar ulertzeko dugun gaitasuna indartuko dugu bakea eta bizikidetza topagune izan daitezen Eusko Legebiltzarrean. Gai honen inguruan oinarrizko adostasunak indartzeko eta hazteko, orain gozatzen ari garen bakea Euskadin behin betiko gera dadin.Arduraz jokatuko dugu eta hurbilak izango gara , Eusko Legebiltzarrean ere, Euskadirako autogobernu berrirako abiapuntua jartzeko. Guretzat autogobernua ez da bakarrik arrazoi politiko bat, baizik eta euskal gizarteak bere bizitza kalitatea eta ongizatea hobetzeko asmoa”.

Mediavillak aitortu du  euskal hiritarrentzat 2013 urtea urte gogorra izan dela alor ekonomikoan. “EAJk eta Eusko Jaurlaritzak gehiago egin nahiko zuten, emaitzetan eraginkortasun handiagoa izatea, baina krisiaren tamaina eta bere izaera globala, aldi honetan egindako lan politiko eta instituzionala baino  indartsuagoa izan da” esan du EBBko burukideak. “175.000 euskal hiritar langabezian dauden bitartean ez dago lasai geratzerik” gaineratu du.. Dena dela, Mediavillak eta EAJk etorkizunari baikortasunez begiratzen diote “ Esan egin genuen legealdiak bi alde ezberdin izango zituela. Lehenengo urteak gogorrak izango dira. Doikuntza urteak, zorrotzak,gastuak ondo neurtuta. Azken bi ekitaldietan ezagutuko ditugu suspertzea eta hazkundea. Beraz, oraindik aurkitzen gara parterik gogorrenean. Baina, konfiantza dugu eta  uste dugu krisialdiko urterik latzena gainditu dugula. Eta gainera, gainditu egin  dugu gure gizarte babeserako euskal sistema  ahuldu gabe”. Mediavillak azpimarratu duenez aurreikuspen ekonomikoek “ joera ekonomikoaren aldaketaren zantzua dakarte, eta datorren urtean BPGa %1etik haz daiteke. Hazkundea, azken finean, oraindik enplegu garbia sortzeko behar bestekoa ez den arren. Hori da EAJren eta bere gobernuaren helburua, galdutako lanpostuak berreskuratzea” .

Amaitzeko Mediavillak aipatu ditu EAJk eta Eusko Jaurlaritzak berak 2014 urterako dituzten helburuak “ Suspertze ekonomikoa eta enplegua; bake eta bizikidetza alorrean dauden adostasunak indartzea; Euskadin estatus berria ezartzea, gutxienez Gernikako Estatutuak izan zuen babesa izan dezan”. Hau guztia egingo da “ Eusko Jaurlaritzak gobernatzen jarrai dezan, berrabiatze ekonomikorako bidean aurrera egin dezagun,  bakean biziko den gizarte berria eraiki dezagun eta Europan nazio gisa hazteko” .