Prentsa Aretoa
2014/01/14
EAJk akordio-oinarriak aurkeztu ditu PSEk eta Bilduk 2014ko aurrekontuetarako aurkeztu dituzten proposamenak barnean hartuz
Gorka Urtaran: “En lo básico, no existen grandes diferencias en lo que proponemos”.
Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldeak 2014ko udal aurrekontua egin ahal izateko akordio oinarriak aurkeztu berri ditu. Proposamen hau gainerako Udal taldeei iragan astean eman zitzaien eta barnean hartzen ditu PSE eta EH-Bildu taldeek aurrekontuei buruz egingo den hurrengo eztabaidarako aurkeztu dituzten zuzenketa guztiak. Gorka Urtaranek oraingo aurrekontuetarako sarreren aurreikuspenean oinarritutako gutxieneko akordioa planteatzen du (340 milioi euro) eta Aurrekontuan sartu nahi ditu PSEk eta EH-Bilduk aurkeztu dituzten proposamenak, kreditua handitzeko aukerarekin, proposamen horiek Talde hauek aurreikusi dituzten (hurrenez hurren 336 eta 348 milioi euro) sarrera handiago horiek gauzatzen diren neurrian gauzatu ahal izateko.
“Aurrekontuen tramite hasieran esan genuenez, printzipioz uko egiten diogu alde biko negoziaketari. Aldi honetan oposizioko gainerako taldeen zuzenketak aztertu ditugu eta oinarrian ez dago ezberdintasun handirik guk proposatzen dugunarekin alderatuta. Izan ere, funtsean aldatzen dena da udal departamentu bakoitzari ematen zaion kopurua, Talde bakoitzak sarreren aurreikuspen ezberdina egiten duelako. Ados jartzeko proposamen batean islatu ditugu oposizioko hiru taldeak defendatzen ari garen oinarrizko politikak .Horrela, Aurrekontua aldatu egiten dugu eta une honetan aurreikusten diren eta udal zerbitzu teknikoek ontzat ematen dituzten sarrerak beste era batera banatzen ditugu. Puntu horretatik aurrera, Udalak PSE eta EH-Bilduren aurreikuspenen arabera jasoko duen euro berri bakoitzeko , gastua ere handituko da talde biek egindako planteamenduen arabera" esan du Gorka Urtaranek.
Gorka Urtaranek aste honetan bilera berriak egingo ditu Talde guztiekin, denen artean udal aurrekontu adostua egiteko oinarriak ezartzeko. Aurrekontuei buruzko eztabaida, Korporazioak epeak duela gutxi aldarazi ostean, urtarrilaren 27an hasiko da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09