Prentsa Aretoa
2014/01/24
Gasteizko EAJ-PNVren Udal Taldea pozik Marotoren aurrekontua aldatzea lortu duelako
Gorka Urtaran: “Nos hemos esforzado al máximo porque Vitoria-Gasteiz se merece el mejor acuerdo posible”.
Gasteizko EAJ-PNVren Udal Taldeak gaur goizean aurkeztu du Alderdi Popularrarekin aurrekontuaren inguruan adostu duen akordioaren edukia, 349 milioi eurokoa izango dena. Gorka Urtaran bozeramaile jeltzalea pozik agertu da oposizioko lehen taldeak alkateak 2014 urterako aurkeztu zituen kontuak goitik behera aldaraztea lortu duelako. “Gure ahaleginik onenak egin ditugu Gasteizek ahal den akordiorik onena merezi duelako, Udalak dituen baliabide ekonomikoen barruan. Gure helburua zen Aurrekontu bat izatea eta kontu publikoek egiazko beharrizanei erantzutea,hau da,sustapen ekonomikoa eta enplegua, eta era berean politika sozialak eta solidariotasuna, bizitza kalitatea mantentzea xede" azpimarratu du Aurrekontuak aurkezteko ekitaldian.
Urtaranek aditzera eman duenez, Alderdi Popularrarekin egin den negoziaketa 25 milioi euroko partida zertan erabiliko den erabakitzean oinarritu da. "Gu ez geunden ados alkateak hasiera batean ezarri zituen partidekin. Horregatik, lehen momentutik beretik Javier Marotori esan genion gure babesa lortu ahal izateko,ezinbestekoa izango zela iragan abenduaren 30ean udal gastua birbanatzeko aurkeztu genituen 300 zuzenketak kontuan hartzea. Gaur pozik esan dezakegu gure eskaera haiek Aurrekontuetan islatuta daudela eta, ondorioz, enplegurako ekimenekin eta enpresei eman beharreko babesarekin, eta udal gobernuak behar bezalako arreta eman ez zien talde eta sektoreekin zegoen zorra ordaintzea lortuko da" zehaztu du.
Oposizioko buruak Aurrekontuetan egin diren beste aldaketa batzuen inguruabarrak azaldu ditu. Esate baterako,Sustapen Ekonomikorako arloak %14 gora egingo du industria politika biziberritzeko hiru urteko Plan berrirako jarriko diren 1,5 milioi eurorekin. Partida hori erabiliko da hiriko poligonoetan hobekuntzak egiteko (bideak, espaloiak, seinaleak, garraioa,segurtasuna), Merkataritza eta ostalaritzarako Plan estrategikoa abian jartzeko, turismo plan estrategikorako, merkataritza dinamizatzeko hitzarmenak hobetzeko, Urban Planerako funtsak handitzeko eta Goian, Araba Ekinean, Muralen ibilbidea eta Z klusterraren hitzarmenak berreskuratzeko, Marotok lehenago ezabatu zituenak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09