Prentsa Aretoa
2014/02/19
Gasteizko EAJ-PNVren udalera eraman duen proposamenarekin bilatzen du euskal erakundeek Forondako 24 orduko plana finantzatzea
Vitoria Gasteizeko Udaleko EAJ-PNVren udal taldeak datorren ostiralean ospatuko den osoko bilkuran aztertzeko mozioa aurkeztu du zeinen bidez Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Udalak bereak elkarrekin Forondako aireportua 24 ordutan zabalik mantentzeko plana planteatzen den, betiere euskal erakundeek azpiegitura horren kudeaketan parte hartze egiazkoa baldin badute. Jeltzaleen Udal Taldeak espero du PPk bere jarrera aldatzea eta Korporazioko gainerakoekin batera Sustapen Ministerioari Gasteizko terminalaren operatibotasun osoa berreskuratzea exijitzea
“Javier Marotok bere isiltasunaren bidez onartzen du PPk Vitoria-Gasteizko aireportuari inposatu zion ordutegi murriztua, eta Forondarako hain ondorio kaltegarriak ekarri dituena, besteak beste bidaiarien trafikoa % 75 murriztu dela. Alkateak ezin du ukatu gauez bakarrik irekitzeak aireportuaren jarduera serioski kaltetzen ari dela. Indarrak batzeko eta 24 ordutan zabaltzeko planteamendua egingarri egiteko proposamenaren aurrean, deitoragarria litzateke alkateak bere burua akordiotik kanpo uztea" esan du Gorka Urtaran bozeramaile jeltzaleak.
24 orduko planteamendurako euskal erakundeen finantzaketa proposatzeaz gain, EAJ-PNVk bere mozioan planteatu ditu hiru ekimen osagarri gauzatzea: alde batetik aireportuen eskuduntza Eusko Jaurlaritzaren ardurapean uztea, Autonomia Estatutuan ezarritakoa betez; beste alde batetik, Baimendutako Muga Ikuskaritza Puntua berriz zabaltzea, Forondan animalien jatorriko produktuak eramateko hegaldiak har ditzan; amaitzeko, erakundeen arteko mahaia osatzea, hiru euskal aireportuen arteko funtzionamendu koordinatua ahalbidetuko duena, hiru terminaleko azpiegitura bakarra bailitzan kudeatu ahal izateko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09