Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/05/21

EAJk Bruselan defendatuko du Eusko Jaurlaritzak aireportuetarako duen plana, zeinetan Foronda ezinbesteko elementu jotzen den

Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatu jeltzaleak gaur goizean Estarroan esan duenez, Eusko Jaurlaritza aireportuetarako prestatzen ari den plana "aireportu bat, hiru terminal" asmoan du oinarri, eta Europar Batasunetik bultzatzen den "mugikortasunerako sistema adimendunari laguntzen dioten kudeaketa koordinatuaren adibide argia" da . Era berean iragarri du plan hori Europar parlamentuan defendatzeko asmoa duela, PPren gobernuak Forondaren inguruan hartu dituen erabakiek "Europan egin dezakegun eskaintza mugatzen dute garraio moduak konbinatzeko dugun ahalmena murrizten dutelako" salatu du Eusko Legebiltzarreko presidente ohiak .

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Politikari bermeotarrak garraioari buruz egiten duen proposamena azaldu du Arabako aireportuaren eta Jundiz Arasurren ondoko zelaian. Bere hitzetan, Bruselan eta Estrasburgon defendatuko du "Euskadi Iberiar penintsulako iparraldeko plataforma logistikorik garrantzitsuena izatea. Gure azpiegituren kudeaketa integratu behar da, Ardatz Atlantikorako egiten dugun eskaintza hau ikusgarri egon dadin, Europar Batasuneko garraio sarerik nagusienetakoa delako. Foronda, estrategia horretako elementu funtsezkoa da. Gure eskaintzari ahalmena eta intermodalitatea ematen diolako, euskal Y trenbidearekin nabarmen hobetuko delako, sistema mistoa izanez, bidaiariak eta merkantziak garraiatzen dituen sistema delako. Azpiegituren kudeaketa koordinatuak onurak ekarriko ditu kosteetan, erosotasuna bidaiarientzat, eta mugimendua merkantziak garraiatzeko orduan. PP alderdiak Mugen Ikuskaritza Gunea kentzean eta Forondako ordutegia murriztean, Europan dugun eskaintza mugatzen ari da, garraiatzeko moduak konbinatzeko dugun gaitasuna murrizten duelako. Horregatik, azpiegituren mugaz gaindiko kudeaketarako eredu gisa proposatuko dugu Eusko Jaurlaritza aireportuen kudeaketarako prestatzen ari den plana. Plan horren abiapuntu eta oinarri nagusia da: aireportu bat, hiru terminal".

Euskal aireportuek osatzen duten eskaintzak bat egiten du Bilbao Barandicaren esanetan."Europa zeharkatzen duten garraio sareak bultzatzen duen filosofia nagusiarekin". Kudeaketa eredu horretan planteatzen da euskal erakundeen parte hartze zuzena, hiru euskal aireportuek era koordinatuan lan egitea grafikoak jasotzeko elkarlana eginez eta elkarrekin hobeto lehiatzeko jardunari ekinez. Gure ustetan hori proposamen errealista da beste terminalek ere izan dezaten Loiuko aireportuak nagusi izateko duen ezaugarri hori. Pentsatzen dugu esperientzia hau mugaz gaindiko lankidetza eredu izan daitekeela Europan azpiegitura alorrean, eta une honetan mugakide diren estatuen artean (Belgika eta Holanda,esate baterako) ematen diren bikoiztasunak saihestu ahalko direla. Horregatik, bigarren fase batean eta mugaz gaindiko lankidetzara lotutako formula administratiboen bidez, egin daitekeena da Biarritz-Parmako aireportua proiektu honetan integratzea eta koste gutxiagorekin zerbitzu hobeak eta osatuagoak eskaintzea, une honetan zabaltzen diren merkatal eszenatoki berrietan".

Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizeko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak bertan azaldu duenez, Foronda da Arabako azpiegitura estrategikoetako bat eta,era berean, Gobernu Zentralaren politika diskriminatzailea eta murrizketak gehien sufritu dituena. “Lehengo egunean  Rajoyren eta Pastorren PPk, De Andres eta Marotoren alderdiak gure aireportuari eragiten dioten estualdiaren lekuko izan ginen. Forondak berriz ere galdu du karga jarduera handitzeko eta ugaritzeko aukera, eta kasu honetan Argentinatik zaldiak garraiatzeko eragiketa galdu da. Hori dena gertatu da AENAK, hau da, Sustapen Ministerioak eta azken finean PPk ezetza eman diotelako Mugako Ikuskaritza Gunea (PIF) eraberritzeari" esan du Urtaranek. 

Intervención Izaskun Bilbao

Intervención Gorka Urtaran