Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/05/27

Garoña berriz irekitzeko arriskuaren aurrean Gasteizek Europar Batzordean babesa eskatzea proposatu du EAJk

rss Ezagutzera eman

EAJ-PNVk hurrengo Osoko Bilkuran proposatuko du Vitoria-Gasteizeko udalak Europar Batzordearen babesa eskatzea, Garoñako zentral nuklearra berriz zabaltzeko zabaltzen den arriskuaren aurrean. Proposamen honen bidez talde jeltzaleak bilatzen du energia politika eta segurtasun nuklearraz arduratzen diren europar erakundeek Burgoseko zentrala berriz zabaltzeko baimena emateko prozesua gainbegiratzea .

“Garoña berriz zabaltzea  mehatxua da Araba, Euskadi eta Europarentzat. Arrisku honen aurrean, Batasuneko erakundeek esku hartu beharko lukete Fukusimako istripuaren ondoren ezarri ziren eskakizun guztiak betetzen direla bermatzeko eta instalazioetan behar diren erresistentzia probak eginez. Europak izan behar du gai honetan esku hartu behar duena, PPren Gobernuaren aldetik ezin baita ezer espero, hondakin erradiaktiboen gaineko zergei buruzko legeak aldatu baititu, soilik zentrala berriz zabaltzea errazagoa izan dadin" adierazi du Gasteizko Udalean ingurumen gaietarako bozeramaile jeltzale Álvaro Iturritxak.

Aldi berean, Talde jeltzaleak planteatu du Vitoria-Gasteizek Estatuko Gobernuari eskatzea Segurtasun Nuklearreko Batzordearen osaketa aldaraztea, esku-hartze politikorik gerta ez dadin . “Batzorde hau gai honetako adituek osatzea proposatzen dugu, eskarmentu egiaztatua dutenak, energia enpresekin inolako loturarik izan gabe eta  alderdi politikoetan militantziarik gabe . Modurik onena da instalazio nuklearrak gainbegiratzen dituen erakunde gorenak askatasun osoz jardutea bermatzeko. Garoñako etorkizunaz erabakitzeko azken hitza duen erakundeak kanpoko edozein presiotatik aske egon behar du, eta gaur egun ez da ematen hori horrela izatea bermatuko duen egoera”, argitu du  Álvaro Iturritxak.

Garoñako zentrala berriz irekitzeko dagoen mehatxuaren inguruan Osoko Bilkurak maiatzaren 30ean eztabaidatuko duen mozioan, Jeltzaleen taldeak planteatu du Udalak Arabako Batzar Nagusiek aurkeztu duten eta Auzitegi Gorenak tramitera onartu duen errekurtsoarekin bat egitea, arabar gizartearen eta gure inguru osoaren interesak eta segurtasuna defendatzea helburu.