Prentsa Aretoa
2014/07/14
Tratu txarren Biktimentzako Harrera-Zentroaren kudeaketarako lehiaketa bertan behera uzteko eskatu du EAJ-k
“Legeari buruzko duden aurrean, zentzuzkoena esleipena gelditzea eta zerotik hastea litzateke”, adierazi du Nerea Melgosak
Gasteizko Udaleko EAJ-PNV taldeak gobernu-taldeari eskatu dio genero-indarkeriaren biktimen berehalako harrerarako zentroaren kudeaketarako kontratuaren esleipena bertan behera utzi eta legeari buruzko duda gabeko konkurtso berri baterako deialdia egiteko. Pasa den uztailaren 4an, Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak lehiaketa horren administrazio-baldintzen agiriko 10.2 B) klausula deuseztatzen duen ebazpena bidali zuen, elkarte batek jarritako erreklamazioari erantzuteko. Bertan behera utzitako puntua lehiaketan parte hartu nahi duten enpresek izan beharreko esperientzia-irizpideei dagokie.
“Udal kontratu honetako baldintzarik oinarrizkoenetariko bat deuseztatu da eta ondorioz gerta liteke epaimahaiek egingo den esleipena ere bertan behera uztea. Gainera, badaude zalantzan dauden beste aspektu batzuk ere, esaterako hitzarmen kolektiboak ez du barne hartzen orain arte zerbitzu honetan lan egin duten langileen subrogatzea. Egoera horretan, zentzuzkoena lehiaketa gelditu eta zerotik hastea litzateke”, adierazi du Nerea Melgosak, Gizarte Gaietako bozeramaile nazionalistak.
EAJ-PNVk genero-indarkeriaren biktimen berehalako harrerarako zentroaren berriztapena bultzatu du, 24 ordu funtzionatzen duen arreta zerbitzu espezializatua izan dadin. Orain arte hori ez zen bideragarria, Gizarte-larrialdien Zerbitzuari lotuta zegoelako. Tratu txarren emaileak salatzen dituzten emakumeei arreta eskaintzeko oinarrizko errekurtso hau hobetzeko, Talde Nazionalistak kontu-sail ekonomiko jakin bat gorde zuen urte honetako aurrekontu-erabakiaren bidez, zerbitzu berri hau bi urtez kontratatu ahal izateko.
“Dena den, Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak kontuzko egoeran utzi du Udala eta hori konpondu beharra dago hainbat eta arinen. Ahalik eta arreta hobeena eskaintzen duen harrera-zentroa nahi dugu. Emakume batek tratu txarrak salatzen dituenean, izurri horretatik alde egiteko asmoz seme-alabak hartu eta etxetik doanean, hasierako momentuak erabakigarriak dira. Biktima horiek babestuta sentitu behar dira une oro, eta hori posible izateko zerbitzu osoa behar da. Horren aldeko apustua egin dugu, Aurrekontuan sartu dugu eta PPri eskatzen diogu berme guztiekin kontratatzeko, hain nabarmena den errekurtso honen jarraitutasuna mehatxatzen duen duda legalik gabe", gehitu du Melgosak.
Talde Nazionalistak Gizarte Politiken Batzordean galdetuko du bihar, asteartea, udal lehiaketa honen egoeraren inguruan eta gobernu-taldeak Kontratuen Inguruko Administrazio Organoaren ebazpenaren aurreran hartu nahi dituen neurrien inguruan.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09