Prentsa Aretoa
2014/09/05
EAJ-PNVk Judimendiko parkeko segurtasuna hobetzea proposatu du, beste emakume bati eraso egiten saiatu baitira bertan
Zonalde hori hiriko toki arriskutsuen mapan jasotzeko proposatu du Blanca Guineak, auzokideen parte-hartzea aintzat hartuz
Judimendiko parkeko segurtasuna areagotzeko esku-hartze berezia martxan jartzeko proposatu du Gasteizko Udaleko EAJ-PNV alderdiak; izan ere, toki horretan neska bati eraso egiten saiatu ziren abuztuaren 24an. “Udalak inguru horretako auzokideekin batera eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan inplikatutako taldeekin batera lan egitea nahi dugu, parke hau hiriko toki arriskutsuen mapan jasotzeko eta bertan esku hartzeko, esaterako argiztapena hobetuz edo lorategi eremuak egokituz. Duela urtebete, hain justu ere, antzeko zerbait gertatu zen inguru horretan bertan, eta ezin dugu denbora gehiago itxaron segurtasun baldintzak hobetzeari ekiteko”, adierazi du Blanca Guinea zinegotzi abertzaleak.
Guineak gogoratu du aurtengo zein 2013. urteko aurrekontu akordioan 40.000 euroko partida bat aurreikusi zela emakumeen aurkako indarkeria eta beldur ekintzen arriskua zuten eremuen segurtasuna hobetzeko. Partida honi esker, iaz zortzi auzotan esku-hartzeak aplikatu ziren, 14 kale eta plazetan, orotara 128 argi aldatuz. Aurten, auzokideen eta inplikatutako taldeen parte-hartzearekin, segurtasuna hobetzeko puntu berriak definitzen ari dira; horien artean Judimendiko parkea jasotzearen alde agertu da alderdi jeltzalea.
“Etengabe lan egiteko konpromisoa dugu, hirian antzemango diren leku arriskutsu guztietan segurtasuna berrikusi eta hobetzeko. Hala erakutsi genuen iaz, aurrekontuan partida bat jasoz zona ez seguruen mapan adierazitako lekuak hobetzeko; aurten ere 40.000 euro bideratuko dira ekimen horretara, eta datozen ekitaldietan ere joera horri eutsi behar zaio" azaldu du Blanca Guineak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09