Prentsa Aretoa

2014/09/16

Ramiro Gonzálezek De Andrési egotzi dio "isildu eta ezkutatu" egiten dela Madrilgo PPk Euskal Itun ekonomikoari egiten dien erasoen aurrean

Arabako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren Batzarkide Taldeko bozeramaile Ramiro Gonzalezek Javier de Andrés ahaldun nagusiari eskatu dio Madrilgo Erkidegoko alderdkikideek Euskal Itun ekonomikoa akabatzeko duten intentzioen aurrean "isildu eta ezkutatu beharrean", "eraso hauei erantzun irmoa" eman diezaiela.

rss Ezagutzera eman

Gonzálezek gogoratu duenez Madrilgo Erkidegoan  iraila hasieran egin zen Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran, PP eta UPyD alderdiek Euskal Itun Ekonomikoaren kontrako ebazpena onartu zutela. " Ez da lehen aldia Alderdi Popularreko kargu eta buruzagiek Euskal Itun Ekonomikoaren kontra egiten dutela; ez da lehen aldia pribilejiotzat jotzen dutela; ez da lehen aldia desagertu behar dela esaten dutela" esan du ordezkari jeltzaleak.

EAJ-PNVren bozeramaileak salatu duenez "Madriletik Arabaren kontra egiten diren erasoen aurrean "Javier de Andrések betikoa egin du,hau da, isildu eta ezkutatu". Horregatik osoko bilkuran erantzuna jasotzeko galdera erregistratu du ahaldun nagusiak bertan azal dezan "PPren aldetik Itun Ekonomikoaren kontra egiten diren erasoen aurrean duen jarrera".

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU