Prentsa Aretoa

2014/10/14

Gorka Urtaran: “Gizarte-laguntzen iruzurraren gainean izandako kontrola ebaluatuko ez duela eta bestela ere kontrol handirik ez dagoela aitortu du Alderdi Popularrak”

Marotok etorkinek jasotako diru-kopuruaren gaineko datuak ematen dituenean gezurretan ari dela erakusten dute gobernu taldearen datuek.

rss Ezagutzera eman
Gorka Urtaran: “Gizarte-laguntzen iruzurraren gainean izandako kontrola ebaluatuko ez duela eta bestela ere kontrol handirik ez dagoela aitortu du Alderdi Popularrak”

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean udaletxean Gizarte Gaien zinegotziak udal gizarte-laguntzen iruzurraren gaineko kontrolaren ebaluazioa egiten ez dela eta bestela ere kontrol handirik ez dagoela aitortzea lortu du Eusko Alderdi Jeltzaleak. “Sinestezina da alkatea uztailetik laguntzak jasotzerakoan abusuak egon direla esaten entzutea eta gaur Alderdi Popularra udaletxean iruzurra ebaluatzen ez dela eta zenbatekoa den ez dakitela esaten entzun behar izana”, adierazi du EAJ-PNVren bozeramailea den Gorka Urtaranek.

Talde jeltzaleak eskatu zituen eta gaur gobernu taldeak Gizarte Politiken batzordean aurkeztu dituen datuen arabera, Gasteizen bizi diren marokoarren % 40k udal diru-laguntzak jasotzen ditu, eta ez % 70k alkateak behin eta berriz esaten duen bezala. Hilabete hauetan Javier Marotok emandako bigarren datu faltsua hilean 800 euro jasotzen dituztela da. Ainhoa Domaicak (PP) gaur erakutsi dituen datuen arabera, udalak kudeatzen dituen diru-laguntza mota bietatik jasotzen dutenaren batez bestekoa hilean 266 eurokoa da (eta ez 800).

 “Diru-laguntzen zenbatekoaren inguruan gezurra esateaz gain, Alderdi Popularrak legegintzaldi osoan  iruzurraren protokoloaren ebaluazio bakar bat ere egin ez duela onartu behar izan du. Oso larria da ustezko iruzurra neurtzen saiatu ere ez dela entzutea, egun osoz horri buruzko mezu asaldatzaileak igortzen dabilen bitartean. Horrez gain, Udalak kudeatzen duen diru-kopurua (5,6 milioi) kontrola serio hartzeko modukoa da”.

Urtaranek berriz gogorarazi die diru-laguntzak kontrolatzeko instrumentuak hobetu nahi badituzte, EAJ-PNVren laguntza izango dutela”. Hori bai, Maroto eskubideak moztea proposatzen ari da, horrek pertsona askori eragiten dielarik, ez etorkinei bakarrik. Ongizate egoera zapaltzen ari da eta horretan ez du inoiz gure babesa izango. Oztopoal moztea bai, baina eskubideak moztea ez”.

Oztopoak mozteko Marotok ez du ezer egin. “Bere inplikazio falta ikusita, ez dakigu iruzurraren benetako ehunekoa zein den edo nolako iruzurra den, ezta formula berriak dauden edo iruzur gehien egiten duen kolektiborik dagoen ere… Zoritxarrez Marotok iruzurraren inguruan egindako adierazpen guztiak ez dira benetako datuetan oinarritzen, ez dituelako. Oso larria da alkateak, gizarte-laguntzen abusuaren aurkako borrokaren irudia izan nahi duenak, bere erantzukizuna diren diru-laguntzetan izandako iruzurraren kontrola ebaluatu nahi ez izatea”.

 Sinadura-bilketari dagokionez, udal oposizioko buruak alkate-legebiltzarkideak orain kalean sinadura-bilketa bat egin dadin proposatzea, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko irizpideen aldaketa zuzenean Legebiltzarrera eraman ordez. “Guztiz zentzugabea da teknika hori erabiltzea, orain arte Alderdi Popularrak aurkeztutako legegintzako herri-ekimen guztiak gaitzetsi dituela, eztabaida ekiditeko asmoz osoko bilkuretako herritarren txandetan esku hartzen ez duela edo gasteiztar askok beste gai batzuen inguruan egindako adierazpenak entzuten ez dituela ikusita. Marotok ez du hiritarrek parte hartzerik nahi. Nahi duen gauza bakarra eztabaida hau datozen hauteskundeak arte mantentzea da, gizartean tentsioa eta amorrua sortzen dituen arren. Gasteiztarrek gasteiztarren aurka egindako sinadurak batu nahi ditu, bizilagunei beren bizilagunen aurka egiteko eskatu nahi die. Zer aurpegi jarriko ote dute lehen enpleguaren bila ari diren 2.000 gazteek, inoiz etxetik kanpo lan egin ez duten etxekoandreek edo Gasteizen bizitzen hamar urte baino gutxiago daramatzaten galiziarrek, extremadurarrek, andaluziarrek, kataluniarrek… Maroto pertsona horiek bigarren mailako hiritar bihurtzeko sinadurak batzen dabilela jakiten dutenean?”, gehitu du.

Egoera horren aurrean, Urtaranek alkatearekin presazko bilera bat egiteko eskatu du, proposamena berriz pentsatzeko eskatzeko eta gizartearen kohesioaren eta erakundeen arteko lankidetzaren aldeko akordio bat adosteko, diru-laguntzak hobetu kudeatu eta eskubideak ez gutxitzeko.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU