Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/24

Merkataritzaren eta Ostalaritzaren Plan Estrategikoaren kontratazioa bederatzi hilabeteko atzerapenarekin doala salatu du EAJ-PNVk

Nerea Melgosak atzerapen honen ondorioz aukerak galtzea deitoratu du, Alderdi Popularra gastronomiaren hiriburuan zentratuta dabilen bitartean

rss Ezagutzera eman
Merkataritzaren eta Ostalaritzaren Plan Estrategik

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Alderdi Jeltzaleak Merkataritzaren eta Ostalaritzaren Plan Estrategikoaren kontratazioa bederatzi hilabeteko atzerapenarekin doala salatu du, sektore horien etorkizunerako berebiziko dokumentua delarik. Plan hori kontratatzeko baldintzak biltzen dituen dokumentuaren zirriborroa maiatzerako prest bazegoen ere, eta Merkataritzaren Kontseilu Sektorialak ekainerako aztertu bazuen ere, pasa den ostiralean agindu zitzaion UTE Deloitte Advisory - Ikerfel ABEEri azterlana egiteko, 72.600 eurogatik.

“Alderdi Popularrak azaro amaierarako Gasteizko Merkataritzaren eta Ostalaritzaren Plan Estrategikoa prest izateko konpromisoa hartu zuen. Hala dioen hitzarmena dago, eta horren bidez emango du Eusko Jaurlaritzak 20.000 euroko diru-laguntza. Baina denborak aurrera egin du eta orain onetsi da plan hau gauzatzeko kontratua. Aurreikusitako datatik bederatzi hilabete pasatu dira eta ondorioz Udalak aitzakia bat asmatu beharko du Lakuako exekutiboaren diru-laguntza ez galtzeko. Merkataritzaren eta ostalaritzaren etorkizunerako berebizikoa den plan bat kontratatzeko orduan atzerapena egon izanaren arrazoia ondorengoa litzateke: Alderdi Popularrak Ekonomia Sustatzeko Sailari ematen dizkio baliabide tekniko guztiak, gastronomiaren hiriburuaren titulua kudea dezan. Zoritxarrez, hori da haren lehentasun bakarra”, adierazi du EAJ-PNVko zinegotzi Nerea Melgosak.

Merkataritzaren eta Ostalaritzaren Plan Estrategikoaren atzerapenak bi sektoreentzako aukeren galera ekarri duela ohartarazi du Nerea Melgosak. “Plana prest egongo balitz, Alderdi Popularrak 2013ko abenduan zin egin zuen legez, 2014-2015 ekitaldirako Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak lortzeko programak eta jarduerak diseinatuta izango genituzke. Ezer ez dagoenez (eta ez da ez da ezer egongo datorren udara arte), gure merkataritza eta ostalaritza hobetzeko beharrezkoak diren ekimenak martxan jartzeko ikasturte osoa bat galduko dugu. Gero eta lehiakorragoa den inguru batean aurrera egin ahal izateko, gure hirugarren sektoreak diagnostiko on bat, bere beharrizanen analisi bat eta turismoaren sektorearekin lankidetzan aritzeko planteamendu egoki bat behar ditu. Dena den, Alderdi Popularrari esker propagandaren eta dastaketen urtea izango da hau”, ondorioztatu du Nerea Melgosak.