Prentsa Aretoa
2014/11/05
EAJ-PNV-k Marotori eskatu dio merkataritza eta ostalaritzarako hobarien aplikazioa luzatzeari uzteko, obrak atzeratzen direnean
“PPk arduratsuagoa izan behar du, bizi izateko diru-sarrerak murriztu zaizkienei konpentsatzeaz hitz egiten ari baikara”
EAJ-PNVk merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetarako hobarien aplikazioa luzatzeari uzteko eskatu dio Vitoria-Gasteizko alkateari, Udalak kontratatutako obretan atzerapenak daudenean, hori askotan gertatzen dela hiri honetan. Udalaren osoko bilkuraren bileran onetsi zenetik lau hilabete igaro ondoren, Euzko Alderdi Jeltzaleak araudian sustatutako aldaketa ez da oraindik argitaratu Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean, indarrean sar dadin. “PPk arduratsuagoa izan beharko luke, obren atzerapenak saihestu gabe, Udalaren jarduketa urriaren ondorioz bizi izateko diru-sarrerak zuzenean murriztu zaizkien pertsonei konpentsatzeaz hitz egiten ari baikara” adierazi du Gorka Urtaran bozeramaileak.
Uztailaren 18an Udalaren osoko bilkurak behin-behinean onetsi zuen mahaien, mahaitxoen eta aulkien bide publikoko instalazioari eta olanen, errotuluen, elementu irtenen eta antzeko elementuen instalazioari buruzko hainbat tasa aldatzea. EAJ-PNVk helburu bat zeukan, aldaketa horiek proposatu zituenean: obren atzerapenen ondorioz, diru-sarrerak murriztu zaizkiela egiaztatzen duten lokalen jabeentzako hobariak sartzea. Ukitutako negozioak berehala konpentsatzea dakarten kasu nabarmenenetako bat Gasteiz hiribidekoa da; izan ere, hori birmoldatzeko lanek maiatzaren 7an amaitu behar zuten. Ondoren, Udalak bi luzapen eman ditu, urriaren 10ean amaitu direnak. Hala ere, lanak ez dira amaitu oraindik. Une horretatik aurrera, eraikuntza enpresak eguneko 1.000 euroko zehapenari aurre egin beharko dio.
“Ez dugu ulertzen zergatik agertzen den hain arduragabe Marotoren gobernua, obra hiribideko negozioetan sortzen ari den kalteak ondo ezagutu arren; izan ere, negozioetako baten bat itxi behar izan da”. Prozedura oztopo guztiak gainditu eta gero, Urtaranek Marotori eskatu dio aldaketak ALHAOn lehenbailehen argitaratzeko agindua emateko, hobarien eskaerak ahalik eta epe laburrenean bideratzen has daitezen. “Udalak gasteiztar horiei lagundu behar die, azken batean atzerapen horien erantzulea baita. Are gehiago egungo zailtasun ekonomikoak daudenean” adierazi du.
Tasa horien hobaria honelakoa izango da: tasen 1/27 kenduko da atzeratutako astebete bakoitzeko, hau da, atzerapena egon den denboraldiaren arabera ordaindu beharko lukeen zenbatekoaren bikoitza kenduko da ordainagiritik. Hobariak atzerapena gertatzen den ekitaldian edo hurrengoan baino ez dira aplikatuko. Gaur indargabetu den 7.7 ordenantzaren aldaketa izan ezik, 7.3 eta 7.9 ordenantzen aldaketak (mahaiak, mahaitxoak, olanak, errotuluak, elementu irtenak eta abar) berehala argitaratu beharko lirateke, EAJ-PNVk sustatuko hobariak indarrean sar daitezen. “Aldaketa horien berehalakotasuna eskatzen dugu, Gasteiz hiribideko saltokiek eta ostalaritzek ahalik eta lasterren hel diezaioten neurri horri” azaldu du Urtaranek.
EAJ-PNV-k MAROTOri eskatu dio merkataritza eta ostalaritzarako hobarien aplikazioa luzatzeari uzteko, obrak atzeratzen direnean
“PPk arduratsuagoa izan behar du, bizi izateko diru-sarrerak murriztu zaizkienei konpentsatzeaz hitz egiten ari baikara”
EAJ-PNV udal taldeak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetarako hobarien aplikazioa luzatzeari uzteko eskatu dio alkateari, Udalak kontratatutako obretan atzerapenak daudenean, hori askotan gertatzen dela hiri honetan. Udalaren osoko bilkuraren bileran onetsi zenetik lau hilabete igaro ondoren, Euzko Alderdi Jeltzaleak araudian sustatutako aldaketa ez da oraindik argitaratu Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean, indarrean sar dadin. “PPk arduratsuagoa izan beharko luke, obren atzerapenak saihestu gabe, Udalaren jarduketa urriaren ondorioz bizi izateko diru-sarrerak zuzenean murriztu zaizkien pertsonei konpentsatzeaz hitz egiten ari baikara” adierazi du Gorka Urtaran bozeramaileak.
Uztailaren 18an Udalaren osoko bilkurak behin-behinean onetsi zuen mahaien, mahaitxoen eta aulkien bide publikoko instalazioari eta olanen, errotuluen, elementu irtenen eta antzeko elementuen instalazioari buruzko hainbat tasa aldatzea. EAJ-PNVk helburu bat zeukan, aldaketa horiek proposatu zituenean: obren atzerapenen ondorioz, diru-sarrerak murriztu zaizkiela egiaztatzen duten lokalen jabeentzako hobariak sartzea. Ukitutako negozioak berehala konpentsatzea dakarten kasu nabarmenenetako bat Gasteiz hiribidekoa da; izan ere, hori birmoldatzeko lanek maiatzaren 7an amaitu behar zuten. Ondoren, Udalak bi luzapen eman ditu, urriaren 10ean amaitu direnak. Hala ere, lanak ez dira amaitu oraindik. Une horretatik aurrera, eraikuntza enpresak eguneko 1.000 euroko zehapenari aurre egin beharko dio.
“Ez dugu ulertzen zergatik agertzen den hain arduragabe Marotoren gobernua, obra hiribideko negozioetan sortzen ari den kalteak ondo ezagutu arren; izan ere, negozioetako baten bat itxi behar izan da”. Prozedura oztopo guztiak gainditu eta gero, Urtaranek Marotori eskatu dio aldaketak ALHAOn lehenbailehen argitaratzeko agindua emateko, hobarien eskaerak ahalik eta epe laburrenean bideratzen has daitezen. “Udalak gasteiztar horiei lagundu behar die, azken batean atzerapen horien erantzulea baita. Are gehiago egungo zailtasun ekonomikoak daudenean” adierazi du.
Tasa horien hobaria honelakoa izango da: tasen 1/27 kenduko da atzeratutako astebete bakoitzeko, hau da, atzerapena egon den denboraldiaren arabera ordaindu beharko lukeen zenbatekoaren bikoitza kenduko da ordainagiritik. Hobariak atzerapena gertatzen den ekitaldian edo hurrengoan baino ez dira aplikatuko. Gaur indargabetu den 7.7 ordenantzaren aldaketa izan ezik, 7.3 eta 7.9 ordenantzen aldaketak (mahaiak, mahaitxoak, olanak, errotuluak, elementu irtenak eta abar) berehala argitaratu beharko lirateke, EAJ-PNVk sustatuko hobariak indarrean sar daitezen. “Aldaketa horien berehalakotasuna eskatzen dugu, Gasteiz hiribideko saltokiek eta ostalaritzek ahalik eta lasterren hel diezaioten neurri horri” azaldu du Urtaranek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09