Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/11/12

Vitoria-Gasteizko EAJ-PNVk zuzenketa osoa aurkeztuko dio 2015erako aurrekontuari, PPk erakutsitako “itunaren aurkako” jarreragatik

“Alkateak hogei egun ditu ekintzen bidez bere jarrera funtsean aldatu duela egiaztatzeko”, adierazi du Gorka Urtaranek

rss Ezagutzera eman

EAJ-PNVk osoko zuzenketa aurkeztuko dio gobernu taldeak proposatutako 2015eko aurrekontuari. Gorka Urtaranen hitzetan, alkateak akordio batera heltzeko aukeraren aurrean hartutako "akordioaren aurkako” jarreraren ondorio izan da erabaki hau. “Alderdi Popularrak orain arte emandako seinaleek negoziatzeko borondaterik ez dagoela erakusten dute. Egoera aldatzen ez bada, aurrekontuaren gaineko eztabaidara joko dugu eta aurrekontuaren proiektuari zuzenketa osoa aurkeztuko diogu. Javier Marotok bide egokia hartzen badu eta akordioa lortzeko proposatu genizkion oinarriak errespetatzen baditu, negoziatzeko prest egongo gara. Alkateak hogei egun ditu ekintzen bidez bere jarrera funtsean aldatu duela egiaztatzeko", azaldu du bozeramaile jeltzaleak.

Astelehen eguerdian alkatearen erantzuna jaso zen, EAJ-PNVk bi aste lehenago aurrekontu-akordio bat lortzeko proposatutako oinarrien inguruan. Urtaranek esan duenaren arabera, zailtasun asko daude adostasuna lortzeko. “Marotok AMVISAren funtsetatik 19 milioi euro hartzeko asmoa mantenduko du. Atzo bertan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga % 41 igoko dela ziurtatu zuen. Ekipamenduen Planari dagokionez, proiektuen antolamendua berriz programatu beharra dagoela ohartarazi du eta horrek atzeratu egingo direla esan nahi du. 21 Zabalgunea sozietatea desegiteari dagokionez, jarraibide batzuk emango dituela esan du baina jada 12 hilabete daramatzagu jarraibide horien zain. Gainera, hainbat alditan adierazi du ez duela inondik inora ere EAJ-PNVk proposatutako Kohesioaren eta Bizikidetza Baketsuaren aldeko Ituna sinatuko. Atzo emandako erantzunean horixe berretsi zuen. Azkenik, luzamendutan dabil Espainiako gobernua Vitoria-Gasteizko Udalarekin gehiago nahastearen inguruan. Bitartean, Madrileko parlamentuko bere taldeak gehiengo absolutua izatearen pisuaz baliatzen ari da eta EAJ-PNVk aurkeztutako zuzenketa guztiak baztertzen ditu", zehaztu du oposizioko buruak, aurrekontu-akordiorako proposatutako oinarriak puntuz puntu birpasatuz.

“Marotok emandakoaren tankerako erantzun bat akordioari ezetz esatearen pareko da. Adostasuna lortzeko borondaterik ez zegoela aurreikusi genuen eta orain argi geratu da. Alkateak aurrekontuan luzapena lortu nahi du, bere kontuen proiektua ezinezkoa dela dakielako. Izan ere, bere kontuak ezin dira gauzatu eta gerta dakiokeen onena bertan behera geratzea da, falazia ez egiaztatzeko. Hemendik aurrera Alderdi Popularrak guri botako digu udalean sortutako gaitz guztien errua, haiena baino ez denean", gehitu du Urtaranek.

Edonola ere, bozeramaile jeltzaleak ez du negoziaziorako itxaropena guztiz galdu. “Akordio batera heltzeko prest gaude oraindik, baina orain behar dena Alderdi Popularrak adostasuna lortzeko prest dagoela frogatzea da, eta ez hitz hutsalak eta borondate ona. Gainerakoa kanpora begira jarritako aurpegi onak baino ez dira. Hori ez da nahikoa eta ez digu balio. Marotori emandako epea abenduaren 2an bukatzen da, orduan bukatzen bada aurrekontuaren gaineko proiektuari zuzenketak aurkezteko epea, Eusko Alderdi Jeltzalearekin akordio batera iristea ezinezko egiten duena zuzentzeko", aitortu du Gorka Urtaranek, urriaren 27an aurkeztutako "Aurrekontu-akordiorako Oinarriak" dokumentuaren edukiari erreferentzia eginez.

Atzo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga % 41 igotzea suposatuko duen zerga ordenantzen proiektua berretsi zuten Osoko Bilkuran. EAJ-PNVrentzat argi dago horrek inflexio-puntua suposatu duela.  “Alderdi Popularraren helburua ez da lehentasunezko bazkide batekin lan egitea, dirua egitea baizik. Atzo argi geratu zen hori, Gasteizko ekonomiarako guztiz kaltegarria den neurria aurrera atera baitzuen. Enpleguaren aldeko apustua egin behar denean, enpresa-sarea indartzea lortu behar denean, alkateak mila ekintzaile baino gehiagori dirua lapurtzea erabaki du.  Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren igoera “kotoiaren froga” izan da eta Marotok Bildu aukeratu zuen bazkide gisa, enpresa-sarearen kontura dirua egiteari lehentasuna emanez, guk ezarritako baldintzetako bat bete aurretik", ondorioztatu du Gorka Urtaranek.