Prentsa Aretoa

2014/11/19

Gorka Urtaran: “Inkestek esan egin dute bide onean goazela eta Marotoren gobernuaren alternatiba izan gaitezkeela"

Buruzagi jeltzaleak PPri gogoratu dio egintzen bidez adierazi behar duela aurrekontuen inguruko akordioa lortzeko borondatea.

rss Ezagutzera eman
Gorka Urtaran: “Inkestek esan egin dute bide onean goazela eta Marotoren gobernuaren alternatiba izan gaitezkeela

ARGAZKIA JAITSI

  • Balorazioa
    2014/11/19

    ARTXIBOA JAITSI

Gorka Urtaranek balorazio positiboa eman die Vitoria-Gasteizen boto intentzioari buruz egin diren azken inkestek Euzko Alderdi Jeltzaleari ematen dizkioten emaitzak “Lehen azterketek esaten dute bide onean goazela eta gobernuan izateko alternatiba garela. Eguneroko lanean segitu behar dugu inkestarik onena 2015eko maiatzekoa izango delako. Ordura arte, legegintzaldi osoan bezala segituko dugu: politikak gure hiria eta bere bizitza kalitatea hobetzeko balio ahal duela eta balio duela erakutsiz" adierazi du Vitoria Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren bozeramaileak.

Radio Vitoriari eginiko elkarrizketan, Gorka Urtaranek adierazi du hurrengo legegintzaldian Udalak hausnarketa egin beharko lukeela hiriko auzo zaharrenen inguruan . “Gune horietan bizi diren gasteiztar askoren bizitza kalitatea hobetzeko tresnak hasi behar dugu martxan jartzen, berrogeita hamarretik gora urte duten auzoak eta hobekuntzak behar dituztenak, beren etxebizitzetan eta beren esparru publikoetan, hirigintza hobetzeko eta etxebizitzak hobetzeko prozesuen bidez”, adierazi du jeltzaleen bozeramaileak. Zentzu horretan, Urtaranek hiriaren birsorkuntza eta politika industriala azpimarratu ditu datorren urteko maiatzean hasiko den aldiaren ardatz handien artean.

Ordura arte, udaleko oposizio taldearen buruak PPri eskatu dio egintzen bidez adieraz dezala EAJrekin negoziatzeko prest dagoela eta datorren urteko aurrekontuak adostu nahi dituela. Gorka Urtaranek gogoratu duenez alkateak abenduaren 2ra arteko epea dauka Talde Jeltzaleak aurrekontuei buruzko akordioa lortzeko " 2011 urtetik hona behin eta berriz erakutsi dut politika beste era batetara egin daitekeela, hau da, elkarren arteko adostasun puntuak bilatuaz. Mingarria litzateke niretzat, PPk datorren urteko aurrekontua ez adosteko jarrera mantenduko balu, soilik hauteskundeak izango direlako" gaineratu du jeltzaleen bozeramaileak.

Urtaranek bere etsipena erakutsi du atzokoan Diputatuen Kongresuan Trebiño Arabako Herrialde Historikoan sartzeko Lege Proposamenaren inguruan egin zen eztabaidaren emaitzaren aurrean. " Etsigarria da, oso etsigarria da PP eta PSE alderdien jarera. Hemen gauza bat esan eta han justu kontrakoa esaten dute. Gaur egun ez du inolako zentzurik Vitoria-Gasteiztik konderri feudala mantentzeak. Sen oneko kontu bat da, eta Trebiñuko hiritarrek behar dituzten oinarrizko zerbitzuak bermatzea eskatzen diguna" amaitu du bozeramaile abertzaleak.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU