Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/11/24

EAJ-PNVk PPren pasibotasuna salatu du Arkauten legez kanpoko bizitegi batek sortzen dituen arazoen aurrean

“Ezin liteke izan hutsik dagoen granja bat etxebizitza, hondakindegi eta arazo-iturri bihurtzea eta udalak ezer ez egitea”, esan du Álvaro Iturritxak

rss Ezagutzera eman
eaj-pnv alvaro iturritxa vitoria-gasteiz arkaute

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk, Gasteizko Udalean, gobernu taldearen pasibotasuna salatu du, Arkauteren hegoaldean abandonatuta dagoen granja batean jendea bizitzen jarri denean sortu diren arazoak direla-eta. Kontzeju honetako Administrazio Batzarrak salatu duenez, hegazti-ustiategi honetako instalazioak, duela hamar urtetik gora hutsik daudenak, pertsona talde baten bizileku bihurtu dira. Eraikinak ez ditu etxebizitza duinaren parametroak betetzen eta pertsona hauek segurtasun-arazoak sortu dituzte inguruko bizilagunekin. Horrez gain, lur horietan zaborra eta txatarra barra-barra daude, eta hondakin urak kalera isurtzen dituzte zuzenean.

Salaketa hau gaur goizean egin du EAJk Herritarren Zerbitzuen Batzordean. PP-ren erantzuna izan da 2013. urtean Udaltzaingoaren Ingurumen Taldearen txosten bat helarazi zitzaiola eraikuntzen udal zerbitzuari, granja zaharrean atzemandako hirigintzako irregulartasunei buruz, eta aurreko ostiralean Udaltzaingoaren patruila bat zona horretara joan zela baina ezin izan zuela egiaztatu instalazio horietan inor bizi den.

“Gobernu taldeari exijitzen diogu erantzukizunez eta irmotasunez joka dezala arazo hau konpontzeko. Azpi-etxebizitzen egoera honi amaiera eman behar zaio, han bizi diren pertsonen eskubideetako asko urratzen dituelako. Baldintza onartezinak izateaz gain, bizileku irregular honek gainerako bizilagunekin liskarrak sorraraz ditzake. Ezin liteke izan hutsik dagoen granja bat etxebizitza, hondakindegi, txatartegi eta arazo-iturri bihurtzea eta udalak ezer ez egitea”, esan du Álvaro Iturritxa zinegotzi abertzaleak.

Talde Abertzaleak ingurune hori ikuskatzeko eskatu du, nekazaritzako ustiategi zaharrean dauden irregulartasun guztien berri hobeto jakinik, Arkauteko Administrazio Batzarrak egin dituen eskaerei erantzunez. Era berean, bihar, asteartea, arazo hau Gizarte Politiken Batzordera eramango da, Gizarte Gaietako Sailak legez kanpoko bizitegi honetan egingo duen esku hartzearen xehetasun gehiago jakiteko.