Prentsa Aretoa
2014/12/16
Bikoterik ez duten edo sexu bereko bikotea duten emakumeei ugalkortasun tratamenduetarako aukera bermatzeko eskatu du EAJ-PNVk
Gizonezko bikoterik ez duten emakumeak kanpo uzten dituen Osasun Ministerioaren agindu bat baliogabetzea proposatu du
Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVk datorren ostiralean, abenduak 19, Osoko Bilkuran eztabaidatuko den mozio bat aurkeztu du, bakarrik dauden edo sexu bereko bikotea duten emakumeei ugalkortasun tratamenduetarako sarbidea bermatzeko. Aukera hori eragotzi zien Osasun Ministerioak, legegintzaldi honetan gizonezko bikoterik ez duten emakumeak diru-laguntzetatik kanpo uztea erabaki duenetik.
“Ez dugu onartuko sexu-orientazioarekin lotutako arrazoiengatik osasunerako diru-laguntza publikoetatik kanpo uztea edo mugak jartzea, berdintasunaren irizpidea urratzea baita. Madrilgo Alderdi Popularrak aukera hori galaraztea erabaki zuen. Sexu-orientazio zehatz-mehatz aipatu ez bazuen ere, gizonezko bikotea ez duten emakumeak diru-laguntzetatik kanpo uzten dituzten baldintza zehatzak ezarri zituen”, azaldu du Nerea Melgosak, Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren zinegotziak.
Zehazki, Talde Jeltzalearen mozioak Udalbatzak diskriminazio mota oro errefusatu eta sexu-orientazioagatik egindako diskriminazio bidegabea gaitzetsi dezan planteatzen du. Espainiako gobernuak urriaren 31eko SSI/2065/2014 Aginduan onetsi zuen neurri hori, Osasun Sistema Nazionaleko osasun zerbitzuen oinarrizko zorro komuna eguneratuz. Ildo horretatik, mozioan bildutakoaren arabera, Vitoria-Gasteizko Udalak “bi emakumek osatutako bikoteak eta bikoterik ez duten emakumeak ugalkortasun tratamendua jasotzeko aukeratik kanpo ez uztea edo mugatzea, osasunerako diru-laguntza publikoetarako berdintasunaren irizpidea urratzen duelako”.
“Ministerioan titulartasun aldaketa bat egon bada ere, gizarteko sektore desberdinek lege aldaketa honek askatasunak eta eskubideak murriztu dituela salatu dute”, gogorarazi du Melgosak.
Horrez gain, EAJ-PNVk bultzatutako testuaren arabera, Udalak estatuko gobernuari diskriminazio mota oro baztertzeko eskatu behar dio, botere publiko ororen helburua den berdintasunaren lorpena galarazten duten oztopoei aurre egin behar diotela gogoraraziz. Zentzu horretan, Talde Jeltzaleak Osasun Sistema Nazionalaren osasun zerbitzuetarako oinarrizko zorro komuna zehazten eta eguneratzen duen urriaren 31ko SSI/2065/2014 agindua baliogabetzeko eskatu du.
Ekimen hau EAJ-PNVk, PSE-EEk eta EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean onetsitako erabakiari gehitzen zaio, bikoterik ez duten edo sexu bereko bikotea duten emakumeei ugalkortasun tratamendua jasotzeko eskubidea bermatzeko, gainerako biztanleekiko berdintasuna defendatuz.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09