Prentsa Aretoa
2015/02/22
Urtaranek eta Gonzalezek herritarrek parte hartzeko bideak aurkeztu dituzte, etorkizunean bideratuko dituzten ekimenak diseinatzeko
EAJ-PNVren hautagaiak herritarrak entzutearen aldeko dira, guztion artean Gasteiz eta Araba aurrerabidean jartzeko
Argazkiak...
Vitoria-Gasteizko alkate eta Arabako Diputatu Nagusi izateko hautagai jeltzale diren Gorka Urtaranek eta Ramiro Gonzalezek herritarrek parte hartzeko bideak aurkeztu dituzte gaur goizean. Horien bidez, etorkizunean abian jarriko dituzten ekimenak diseinatuko dituzte. Bata zein bestea gasteiztarrak eta arabarrak entzutearen aldeko dira, guztion artean hiria eta lurraldea aurrerabidean jartzeko. “Datozen urteetarako gure lan-ildoak aurkeztu baino lehen, guztioi eragiten diguten kontuen inguruan dauden iritziak, ideiak eta asmoak ezagutu nahi ditugu. Guztion artean Gasteiz eta Araba haziarazi nahi ditugu” esan dute.
Eszenografian “kaixo” hitza agerian zegoelatik, Gorka Urtaranek kaixo esatea zer den adierazi du: “Kaixo diogunean, gure oinarrizko premiei erantzungo dien hiria eraikitze aldera Euzko AlderdiJeltzaleak egingo dituen proposamenak idazteko orduan herritarrak kontuan izan nahi ditugula esan nahi dugu. Lantaldean jardunda baino ez dugu Gasteiz haziaraziko. Elkarrizketa erraz eta arina sustatu nahi dugu. Hiritarren premiak, lehentasunak eta ezinegonak sakonetik ezagutzea ezinbestekoa zaigu udal ordezkarioi lan egin ahal izateko.”
Urtaranek auzo, kolektibo eta pertsona ororen ekarpenak ongi etorriak izango direla baieztatu du. “Entzun eta ekarpenak jaso nahi ditugu. Politika elkarrekin egin nahi dugu” azpimarratu du. Urtaranek azken hilabeteetan ehun bilera inguru egin du Gasteizko orotariko elkarteekin. Era berean, Etorkizunari begira izeneko sektorekako dozena bat topaketa izan ditu, besteak beste, arlo hauetan: ekonomia, enplegua, gizarte gaiak, herritarren parte hartzea, kultura eta landa eremua.
Zentzu horretan, bi hautagaiekin harremanetan jartzeko, bide bat baino gehiago dago. Lehenik eta behin, datorren astean liburuxka bat zabalduko da Arabako etxe guztietara. Nahi duen orok bertan idatzi ahal izango ditu bere kezkak eta Aldunditik eta Gasteizko Udaletik abian jar daitezkeen hobekuntza-proposamen desberdinak. Bada bigarren harreman-bide bat bi hautagaiei mezuak helarazteko: gizarte-sareak eta ramirogonzalez.eus eta gorkaurtaran.eus web atariak. Era berean, laster batean, herritarren eta bi hautagaien arteko hartuemana are gehiago erraztuko duten komunikazio-bide berriak izango dira.
EAJ-PNVren xedea Araba eta Gasteiz haziaraztea dela uste duenez, Ramiro Gonzálezek, Kaixo kanpaina dela eta, zera azpimarratu du: “Kaixo kanpaina arabarren artera jo eta etorkizuna zertan eta nola hobetu nahi duten ezagutzeko bidea da”. Hori esan bezain laster, dei egin die herritarrei, lehenxeago aipaturiko bideak erabiliz, parte hartu eta iritzia eman dezaten. “Gure lurraldearen egoera hobetzea ahalbideratzeko zuek dituzuen ekarpenak jaso nahi ditugu” esan du.
Bere hitzaldian, Ramiro Gonzálezek, besteak beste, ekonomiak gaur egun bizi duen egoera gogoan izan du. Era berean, Arabako enpresen zein Araban diren 27.000 langabeen egoerak eragiten dion kezka agerian utzi du. Arabako Ahaldun Nagusi izateko hautagai jeltzaleak zera azaldu du argiro: “Araba azken urteotako lozorrotik atera nahi dugu. Oparotasuna berreskuratu eta industriari sendotasuna eman nahi diogu”. Ildo beretik, Gonzalezek zera azpimarratu du: “Gure ekonomia-ahalmena berreskuratu nahi dugu; gure enpresek enplegua sortzea nahi dugu. Horretarako, guztiok gara beharrezko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09