Prentsa Aretoa
2015/03/07
EAJ-PNV-k Ramiro González aurkeztu du, Araban azken legegintzaldi honetan eragin den gelditasunetik ateratzeko prest dagoen lantaldeko buru gisa
Urkullu lehendakariak eta Araba Buru Batzarraren presidente Xabier Agirrek babesa erakutsi diote Arabako ahaldun nagusirako hautagaiari, arabar lurraldearen egoera seriotasunez eta lan eta akordioaren bidez hobetzeko duen asmoaren aurrean.
-
urkullueus 2015/03/07
-
Urkullucast 2015/03/07
-
Ramiroeus 2015/03/07
-
Ramirocast 2015/03/07
BB.NN. Araban
KURRIKULUMAK - 2015/03/07
Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean aurkeztu du maiatzaren 24ko hauteskundeetarako aurkeztuko duen hautagai zerrenda. Ramiro Gonzalez izango da, erabat eraberrituta aurkeztu den lan taldeko burua. Talde eraberritua bai, baina esperientzia handiarekin, Araba azken legegintzaldian pairatu duen paralisitik ateratzeko konpromisoarekin eta herrialde osoan suspertze ekonomikoa zuzentzeko gaitasun eta erabaki irmoarekin. Lehendakariak eta Araba Buru Batzarraren presidenteak ahaldun nagusirako hautagaiari erakutsi diote beren babesa, Araba oraingo gelditasun egoeratik ateratzeko neurriak berehala hartu behar direla sinistuta. Arabaren interesak defendatzeko lehentasuna goiburu, herrialdearen egoera hobetzeko konpromisoa hartu dute lan, seriotasun, ilusio eta akordioa direla bide.
Ahaldun nagusirako hautagaiak adierazi duenez, Araba,azken lau urteotan, Alderdi Popularraren ekimenik ezaren eta Foru Gobernuaren politiken biktima izan da, gobernuaren kezka nagusiena izan baita Rajoy-ren politikak defendatzea. “Javier de Andresek ez ditu Arabaren interesak defendatu; egin izan duena izan da Forondaren kontra egin diren eraso etengabeak ahalbidetu,Arasurren eta herrialdearen etorkizun logistikoaren aldeko apusturik ez egin, abiadura handiko trenaren atzerapenaren aurrean aldarrikapen irmoa ez egin. Javier De Andrések ez du ureztatzetan inbertitu baina bai saiatu da koadrila eta kontzejuekin behin betiko amaitzen”.
Ramiro Gonzálezek era berean gogoratu du Arabak foru gobernuaren ekimenik eza sufritu duela zergak beheratuko zirela eta JEZ %41 igoko zela adindu duenean, lau urteotan herrialdeko errepideetan euro bakarra ez inbertitzean, nagusien egoitzetan plaza berri bakarra ere sortu ez duenean eta, ahal izan duen neurrian, Etxeko Laguntasun Zerbitzua murriztu duenean “une honetan gizarte zerbitzuak goratzeko iragarki kanpaina egiten ari den arren”.
Errealitate horren aurrean, ahaldun nagusirako hautagaiak neurriak berehala hartuko dituela agindu du eta erabakimenez ekingo diola herrialdeak pairatzen duen arazo nagusiari, krisi ekonomikoari,alegia. “Arabak ez du gelditasun minutu bakarra ere merezi, ez du ekimenik eza merezi, ez du herrialdearen eta herritarren arazoei lepoa ematea merezi. Euzko Alderdi Jeltzalearen aldetik etengabeko harremanean gaude arabar gizartearekin, eta bere arazoak ezagutzen ditugu, lehen eskutik ezagutzen ditugu. Eta, prest gaude Araba azken urteotako gelditasunetik ateratzeko eta Alderdi Popularrak bizi izan duen paralisiarekin amaitzeko. Prest gaude Arabar lideratzen hasteko” esan du argi eta garbi.
Araba Buru Batzarraren presidenteak gogora ekarri du Estatuko Kontuen Epaimahaiak Alfonso Alonsoren eta Javier Marotoren gobernuari ezarri dion milioi erdiko fidantza, San Antonioko lokalen alokairuaren auziagatik. “Kontu itsusia benetan- azpimarratu du Agirrek- eta zuzen-zuzenean ukitzen du Maroto alkatea. Gehien behar dutenei lagundu behar zaienean, gehiegikeriaren eta iruzurraren kontrako bandera altxatu duena, orain bera da gehiegikerian eta iruzurkerian erori dena gasteiztar guztien diruaz baliatuta”. “Lehenengo esan zuten gaiak preskribatu egin zuela, baina Kontuen Epaimahaiak derrigortu ditu milioi erdi euro jartzera, eta orain sinestarazi nahi digute dirua itzultzearekin arazoa konponduta geratuko dela”- azpimarratu du arabar jeltzaleen presidenteak Javier Maroto Vitoria-Gasteiz zuzentzeko erabat deslegitimatuta geratu dela esan ondoren. Agirrek Marotori exijitu dio bere burua eta bere jarduerak neurtzea besteenak neurtzeko erabiltzen duen maila Berbera. “kasu honetarako eskatzen diot- azpimarratu du- beharrean daudenei laguntzeko ematen diren laguntasunetan eskatzen duen kontrol zorrotz bera. Era berean exijitzen diot kontabilitate epaiketa irekitzea ahalbidetzea, erantzukizunak argi eta garbi gera daitezen”. “Antzina, Araba eta Gasteiz bizikidetza, integrazio eta elkartasun eredu ziren. Gaur albiste dira gatazka,polemika eta tentsioak. Hori da PPk eta Marotok Araba eta Gasteizi egin dieten ekarpena” baieztatu du.
Iñigo Urkullu lehendakariak argi eta sendo baieztatu du Araban amaitu egin dela Alderdi Popularraren denbora. “Arabak aldaketa behar du. Gasteiz eta Araba osoa etengabe daude polemika eta albiste txarretan murgilduta. Hori da Alderdi Popularrak egin duen ekarpena: tentsioa, gatazka eta bazterketa. Min ematen dit kanpora begira islatzen den irudi txarrak…. Irudi guztiz bidegabea eta okerra da, eta ez du hiri honen benetako arima islatzen. Vitoria-Gasteiz beti izan da solidariotasun, oreka, kudeaketa on, jasangarritasun eta abangoardia hiria. Vitoria-Gasteiz eta Araba osoaren izen ona berreskuratu behar dugu. Benetan garenagatik ezagun gaitzatela: Pertsona irekiak, solidarioak, serioak eta konpromisodunak. Arabak aldaketa behar du. Euzko Alderdi Jeltzaleak proposatzen duen aldaketa. Proiektu serioarekin, Ramiro Gonzalezek proposatzen diguna, Arabaren alde lan egiteko prest dagoen lan taldearekin, ideia berriekin, konpromiso eta gogo irmoarekin”.
Espainiar Gobernuak Arabaz galdetzen zaionean ematen duen “ez dakit/ez dut erantzuten” erantzunaren aurrean, Urkulluk EAJ-k eta Eusko Jaurlaritzak Herrialde osoarekin duten konpromisoa aldarrikatu du. “Alderdi Popularrak ez du konpromisorik hartu Arabako ekonomia, industria edo azpiegiturekin. Ez du inbertsio gehiago egin izan nahi. Ez ditu industriarako argindar tarifaren baldintzak hobetu izan nahi. Alderdi Popularrak ‘ez’ esan dio Forondako Aireportuari; ahaztuak ditu lurperatzeko aginduak; Abiadura Handiko konexioa atzeratu du; ez du Arasur gogoan izan; eta , okerragoa dena, Arabakoa atzeratu eta geroratzen duen bitartean, Zaragozan eta Burgosen inbertitzen eta bultzatzen du. Egitasmo bakarra du Arabarentzat, Garoña deitzen da” salatu du lehendakariak. “Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzaren baietza dago Autobus Geltokia egiteko edo Europa Jauregirako 61 milioiko inbertsioarekin; Eusko Jaurlaritzak ‘bai’ esan die etxebizitzari, enpleguari eta gizarte kohesio politikei, 17 milioiko inbertsioarekin; Eusko Jaurlaritzak ‘bai’ esan dio osasunari 37 milioi euroko inbertsioari; ‘bai’ esan die ikastetxeei 8 milioiko inbertsioarekin… Espainiar Gobernuaren ezetzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzaren baietza. Espainiar Gobernuaren distantzia, arduragabekeria eta arretarik ezaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ‘bai’ esaten die Araban egin behar diren inbertsioei”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09