Prentsa Aretoa

2015/05/09

Ramiro Gonzalezek logistikaren aldeko apustua egin du, Araban industria bultzatzeko motore den heinean

Gorka Urtaranek azpimarratu du Gasteizko aireportua berrabiatzeko ahalegina izango dela EAJ-k Araban izango duen lehentasunetako bat.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Arabako Ahaldun Nagusirako eta Vitoria-Gasteizko alkatetzarako EAJ-PNV-ren hautagai Ramiro Gonzálezek eta Gorka Urtaranek, gaur goizean, Forondako aireportuko zamaketa esparruan egin den ekitaldian azaldu dute  EAJ-PNV-k logistika Arabako industria bultzatzeko motore bihurtzeko egiten duten planteamendua. Biek azaldu dutenez “Arasur-Jundiz-Foronda ardatzak  eta  Jundizen Industriari laguntzeko Logistika Zentro Multimodala martxan jartzeko egitasmoak lagunduko dute enpleguei eusten eta enplegu berriak sortzen”.

Arabako Foru Ahaldun Nagusirako EAJ-PNV-ren hautagai Ramiro Gonzalezek bere hitzaldia hasi du  gure herrialdearen kokapen estrategikoaren balioa azpimarratuz, herrialde berean kokatzen baitira Forondako aireportua, Euskadi-Aragoi autobidea eta Euskal Y trenbidea. “Arabaren egoera eta herrialdeko plataforma logistikoak lehen mailako elementu dira gure enpresen lehiakortasuna   hobetzeko eta inbertsio berriak erakartzeko, ezin dugu hori alferrik galtzen utzi. Logistikak izan behar du Araban industria bultzatzeko elementu traktorea”.

Horretarako, trenbide, errepide eta aireportuen sarea  plataforma logistiko-industrialekin osatu behar da, Europa zeharkatzen duten garraio sare nagusiei herrialderako sarbidea emateko gune izan daitezen.

Zentzu honetan, Ramiro Gonzalezek azpimarratu du Jundizen plataforma berria garatu beharra dagoela trenbide autobideari lotuta, eta hori izan behar dela  CTVren trenbide esparrua haztea. “Jundizen eta Forondaren arteko hurbiltasuna baliatu beharra dago aire, eta errepide bidezko zentro intermodal handia egiteko, Bilboko Portuarekin konektatuta egongo dena” azaldu du.

Ramiro Gonzálezekek amaitzeko esan du Jundizeko Zentro Intermodala Arabarentzat oinarrizkoa izango dela. Era berean gogoratu du EAJ-PNV-k logistikaren aldeko apustua egiten duela herrialdeko industria bultzatzeko.

Vitoria-Gasteizko Alkatetzarako EAJ-PNV-ren  hautagai Gorka Urtaranek azpimarratu duenez “enpresarik gabe, ez dago garapen ekonomikorik. Ezinbestekoa da gure ehun ekonomiko eta enpresariala babestea eta babes lan hori fronte ezberdinetatik egitea”. Zentzu horretan, Urtaranek azpimarratu du lehen konpromisoa izango dela Gasteizko industria babestea “gure ekonomiari lehiakortasuna emango dio eta  enplegu egonkorra eta kalitatezkoa  sortzen lagunduko du”. Horregatik, alkate naizenean hartuko dudan lehen neurria izango da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarena konpontzea, Marotoren PPk eta Bilduko kideek  duela aste batzuk enpresei % 41ean igo ondoren”.

Bigarren gune estrategiko gisa, EAJ-ren alkategaiak azpimarratu du logistika garatu beharra dagoela industriari laguntzeko “gure enpresek egiten dituzten produktuak nazioarteko merkatuetan kokatzeko egiteko funtsezkoa betetzen duelako, gure ekonomiaren nazioartekotzea ahalbidetzeko eta lehiakorrago egiteko. Vitoria-Gasteiz toki estrategikoan dago kokatuta, lur, Itxaso eta aire bidezko garraio bideetatik hurbil. Ezin dugu aukera hori galtzen utzi”.

Gorka Urtaranek zentzu horretan azaldu duenez “Jundizeko industriari laguntzeko Logistika Zentro Multimodala martxan jartzeko lana egiteko konpromiso irmoa hartu dut. Zentro multimodala gure produktuak Europako iparraldeko eta erdialdeko merkatuetan saltzeko, Europa iparraldeko atlantikoko trenbide korridorearen, errepide sarearen eta Forondaren bidez. Horretarako ezinbestekoa da albait arinen ATH abian jartzea, bidaiariak eta merkantziak tren bidez garraiatzeko”.

Urtaranek, era berean, Forondarekin hartu duen konpromisoaren balioa azpimarratu nahi izan du. Nik bezala Foronda zabalik nahi duten eta PP-k gure aireportuari egin dion erasoaren kontra dauden pertsonek jakin behar dute nigan izango dutela Madrili eta PP-ri aurre egingo dien alkatea. Ez dut Marotoren antzera egingo,  hau da, Rajoyren Gobernuak gure aireportuari eragin dion tratu txarrak onartzea. Madrilgo PP-k aukerak kentzen dizkio gure aireportuari, inguruko beste terminalei emateko, beste batzuen artean Burgos eta Zaragozakoei. Gasteizko PP-k, Marotoren PP alderdia, horren aurrean isilik geratu da  eta onartu egin du” esan du Urtaranek.

EAJ-ren hautagaiak baieztatu duenez “Madrilen eskatuko dugu Forondako 24 orduko zerbitzua martxan jartzea eta lehenagoko langile plantila berreskuratzea. Martxan jarriko dugu VIAP-en lehen fasea, aire bidezko garraioa eta aeronautika  enpresak ezartzea bultzatzeko. Lortu behar duguna da Foronda estatuko iparraldeko zamaketa aireportu bihurtzea, Euskadiko beste aireportuen osagarri modura. Bakarrik ezin dugu. Inplikatutako erakundeekin lankidetzan  ekin behar diogu”.

Gasteizek eta Arabak berrabiatzea lor dezaten, Urtaranek ezinbesteko jotzen du eskudun diren erakunde guztien inplikazioa. “Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa mahai gainean dago eta gurea ere bai, Aldundian eta Gasteizko Udalean. Gobernu Zentralari eskatzen diogu behingoz gure aireportuarekin inplikatzea eta PP hitzetatik ekintzetara igaro dadila, haiek baitira eskuduntza dutenak. Vitoria-Gasteizko aireportua berrabiatzea izan da, da eta izango da gure lehentasunik handienetakoa. ALbait arinen eskatu behar da AHT martxan jartzea”. 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU