Prentsa Aretoa

2015/05/15

Araba Euskadiko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren erreferente modura sendotzeko bost konpromiso aurkeztu ditu Ramiro Gonzalezek

Arabako diputatu nagusia izateko EAJ-PNVren hautagaiak udalerri eta eskualdeetan lanpostuak sor daitezen sustatuko du, basogintzari bultzada emanez.

rss Ezagutzera eman
Araba Euskadiko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren erreferente modura sendotzeko bost konpromiso aurkeztu ditu Ramiro Gonzalezek

ARGAZKIA JAITSI

  • Ramiro Gonzalez, Araba Euskadiko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren erreferenteari buruz
    2015/05/15

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Arabako diputatu nagusia izateko EAJ-PNVren hautagaiak, Ramiro Gonzalezek, Araba Euskadiko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren erreferente modura sendotzeko asmoa duela iragarri du gaur goizean. Arespalditzan San Isidro Azokako salguneetatik paseatu ondoren, Eusko Alderdi Jeltzaleak bost konpromiso abiarazteko asmoa duela iragarri du. “Arabako lehenengo sektorearen pisu ekonomikoak azken hamarkadetan izandako atzerakada agerikoa da guztiontzat. Joera horren ondorioz landa-guneak abandonatuta geratzea ekiditeko, ahalik eta mendekotasun txikienarekin elikagaiak sortzeko ahalmenari eusteko esfortzua egin eta baliabideak eskaini behar ditugu. Hori da EAJ-PNVn uste duguna eta horregatik, gure lurraldea Euskadiko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren erreferente modura sendotzea izango da datorren legegintzaldirako gure helburuetako bat", azaldu du Ramiro Gonzalezek.

Aiarako udalerrietako zerrendaburuez inguratuta, Ramiro Gonzalezek argi utzi du nekazaritzaren etengabeko atzerakadak hausnartzeko eta neurriak hartzeko eskatzen duela. “Beherakada esponentziala izan da, industriaren eta zerbitzuen sektoreen aldekoa. Garapen ekonomikoaren logika horrek hiriko biztanleria haztea ekarri du eta ondorioz, landa-guneak gainbeheran daude. Horren inguruan hausnartu beharra dago, jada gainditu ditugun aurreko etapetara itzuli ordez, egituran dagoen desoreka zuzentzeko eta Arabako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorea bultzatzeko”, adierazi du.

Hautagai jeltzalearen aburuz, Eusko Alderdi Jeltzaleak esfortzu handia egin eta baliabideak bideratuko ditu elikagaiak modu endogenoan sortzeko, kanpoko mendekotasuna ahalik eta gehien gutxituz. “Eta zentzu horretan, ezin da ukatu nekazaritzaren sektorea elikagaien hornidura bermatzen duen, lurraldea antolatzen duen eta gizarte arabarraren eta oro har euskaldunaren garapen harmoniatsu eta iraunkorrerako ezinbestekoa den sektore estrategikoa dela”.

Azalpen horiek eman ostean, lehentasunezko helburu bat iragarri du Ramiro Gonzalezek: “gure lurraldea Euskadiko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren erreferente modura are gehiago sendotzea". Diputatu nagusia izateko hautagai jeltzalearen ustez, neurri hori gauza daiteke, Europako herrialderik garatuenen mailako giza talde profesionalari esker. Horietan klimen aniztasuna da nagusi, eta beraz, laborantzena: zerealak, patata, erremolatxa, Arabako Errioxako mahastiak eta txakolina, olibondoak eta neurri txikiagoko baratzezaintza.

EAJ-PNVk datorren legegintzaldian martxan jarri nahi dituen konpromiso horietako batzuk zehazteko orduan, bost aipatu ditu Ramiro Gonzalezek, basogintza sustatuz lanpostuak sortzea lehenengo konpromisoa izanik. “Araban baso-masa oso esanguratsua da oraindik. Azalera handia hartzen du, baina ez ditu gizarte moderno batek baso-baliabide batetik atera ditzakeen onura guztiak ekoizten eta ez ditu lanpostuak sortzen, hori gaur egun beharrezkoa izanik”, azaldu du Ramiro Gonzalezek. Jarraian, Arabako Aldunditik udalerri, herri eta eskualdeetan lanpostuak sortzea sustatzeko asmoa duela adierazi du, mendiak garbitu eta zaintzeko eta hobeto kudeatzeko planen bidez.  “Lanpostuak sortzea eta aldi berean gure basoak aprobetxatzea da kontua, ekonomia energetikorako eta kudeaketa iraunkorrerako modu berriak baliatuz, batez ere energia biotermikoa landa-gunean lanpostuak sortzeko eredu modura erabiliz", zehaztu”du.

Gaur goizean diputatu nagusia izateko hautagai jeltzaleak lehenengo sektorearen alorrean hartutako beste konpromiso bat litzateke kalitatezko promozioak bultzatzea. “Inbertsioak sustatuko ditugu, bereziki Arabako Txakolina, Arabako Errioxako ardoa eta Idiazabal gazta jatorrizko deituretan, tamaina txikiko proiektuak ezar daitezen”, argitu du Ramiro Gonzalezek. Neurri batean tamaina handiagoko proiektuetara ere hedatuko litzatekeela gehitu du jarraian, Eusko Jaurlaritzaren laguntza kooperatiboarekin. Horrela, sektoreak behar duen bolumena izango du. Zentzu horretan, nekazaritzaren ikerketa zentroekin harreman estua izatea aurreikusten da, berrikuntzaren emaitzak sektorean azkarrago aplikatzeko eta foru erakundeak gauzatutako jardute esperimentaletan lankidetzan aritzeko.

Arabako lehen sektorea ikuspuntu integral batetik gaztetzea, lurren bankurako lehentasunezko sarbidea babestuz, Nekazal Jarduerari buruzko Legean xedatutakoari jarraiki; lurren erosketari eta alokairuari mesede egitea; eta azkenik, abereen erosketari mesede egitea. Horiek osatzen dute Ramiro Gonzalezek azpimarratutako hirugarren neurria.

Amaitzeko, hautagai jeltzaleak beste bi konpromisori egin die erreferentzia. Lehenengoa nekazaritza-lurrak defendatzeari buruzkoa da. “Horretarako, Nekazaritzako eta Basozaintzako azkeneko LPS aplikatuko dugu ahalik eta azkarren, eta babestutako nekazaritza-lurren katalogoa egingo dugu. Datozen belaunaldientzako lurraldea kontserbatzea da helburua, elikagaien hornidurari lehentasuna emanez”, esan du.

Ramiro Gonzalezek Arespalditzan aipatutako azkeneko konpromisoa litzateke nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien lehiakortasuna hobetzea. “Horretarako, ustiategiak modernizatzeko laguntza-ildoa bultzatuko dugu. Zehazki, landa bideen eta beste azpiegitura batzuen plan berezi bat sustatuko dugu legegintzaldi osorako, udalekin eta administrazio batzarrekin lankidetzan aritzeko prozedurak sustatuz, nekazari eta abeltzainekin batera", bukatu du.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU