Prentsa Aretoa

2015/09/10

Arabako Herrialde Batzarrak EAJ-PNVk hurrengo hauteskunde nagusietan aurkeztuko dituen hautagaiak izendatu ditu

Hiru herrialdeetan hauteskunde-zerrendak aukeratu ostean, EBBk zerrenda bateratua landuko du eta datorren ostiralean egingo den Aberri Batzarrean aurkeztuko du, batzarkideek bozka dezaten

rss Ezagutzera eman
Arabako Herrialde Batzarrak EAJ-PNVk hurrengo hauteskunde nagusietan aurkeztuko dituen hautagaiak izendatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Gaur, osteguna, arratsaldez egindako bileran, Arabako EAJ-PNVren Herrialde Batzarrak hurrengo hauteskunde nagusietan aurkeztuko dituen zerrendak onartu ditu.

EAJ-PNVk Diputatuen Kongresura aurkeztuko duen zerrenda honako pertsona hauek osatzen dute: Zuzenbidean lizentziatua eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko sailburu ohia, Mikel Legarda Uriarte; gaur egun Bastidako alkatesa den Laura Pérez Borinaga; Laudion eta Artziniegan alkate izandako Jon Karla Menoyo eta Agurtzane Llanos; Zuzenbidean lizentziatua eta EGIren Herrialde Batzordeko kide den Joseba Díez Antxustegi; bide, ubide eta portuetako ingeniari den Irantzu Allende; eta Gasteizko zinegotzi ohia den Jone Zamarbide.

Arabako jeltzaleek Senaturako aurkeztuko duten zerrenda honako pertsona hauek osatzen dute: Almudena Otaola, Arabako Biltzarretako kide ohia; Juan Carlos Medina, Gesaltzako alkatea; Rosa Peral, Arabako Kalkulu Zentroko arduradun ohia; Zuriñe Rodríguez abokatua; Joseba Amondo burukide ohia; eta Rubén Barrena, aurreko agintaldian Asparrenako udalean zinegotzi izanikoa.

Gaurkoa jaso bezain laster, Euzkadi Buru Batzarrak agiri bakarrean jarriko ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendak, jarraian, irailaren 18an, osteguna, EAJ-PNVren Aberri Batzarrari aurkezteko, honek bozka dezan.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU