Prentsa Aretoa

2015/10/31

Ortuzar: “Gu ez gara joan Moncloara Espainiako interesak eta batasuna defenditzera. Gu aberri bat gara eta gure etorkizuna gure esku egon behar da”

EAJ-PNVren EBBren presidente Andoni Ortuzarrek Amurrion Jesús Galíndezen jaiotzaren urteurrena (1915-2015) ospatzeko egin den ekitaldian adierazi duenez "gu ez gara joan Moncloara, ez. Eta ez gara joango. Ez gara joango, behintzat, Kataluniako herriak esandakoari aurre egitera edo oztopoak jartzera".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Andoni Ortuzar. Moncloa
    2015/10/31

    ARTXIBOA JAITSI

  • Andoni Ortuzar. Madril
    2015/10/31

    ARTXIBOA JAITSI

  • Andoni Ortuzar. Jesús de Galíndez
    2015/10/31

    ARTXIBOA JAITSI

  • Mikel Legarda (Amurrio)
    2015/10/31

    ARTXIBOA JAITSI

  • Almudena Otaola (Amurrio)
    2015/10/31

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

"Han egon dira, bai, Pedro Sanchez, eta Albert Rivera ,eta Pablo Iglesias, eta ez dakit zenbat jende gehiago. Gu ez. Espainiako batasuna, hori da beraien helburu bakarra. Hori eta Kataluniari eta Euskadiri dagokigun erabakitzeko eskubidea debekatzea. Horretarako gurekin jai daukate. Aberri bat gara, eta gure etorkizuna gure esku egon behar da".

Jeltzaleen buruak era berean azpimarratu duenez “Madrilera goazen bakoitzean, gu ez goaz Espainiako interesak eta batasuna defenditzera, ez: Madrilera goazen bakoitzean, Euskadiren interesak eta gure seme-alaben etorkizuna defenditzera goaz. Joan… eta etorri. Guk ez dugu han gelditu nahi. Guk ez dugu han karrera egin nahi, baina Arabako politiko guztiek ezin dute hori esan. Guk bai. Emiliok esan dezake; Mikelek esan dezake; Almudenak esan dezake. Joan eta etorri; joan eta ekarri. Hori da guk bultzatzen eta bultzatuko duguna: Euskadi. Eta hori da abenduko hauteskundeetan jokoan dagoena, Euskadiren interesak.

Ekitaldian Jesús Galíndezen iloba bat izan da, ekitaldian parte hartzeko, Madriletik zuzenean Mikel Legarda Diputatuen Kongresurako Arabako hautagaiarekin eta Almudena Otaola Senaturako hautagai arabarrarekin etorri dena.

Mikel Legardak Jesús Galíndezen pentsamoldearen eta ideien garrantzia azpimarratu du eta oraingo gizartean ere aplikagarri direla esan du. "Galindezek bere jakinduria utzi zigun gaur egun sufritzen ari garen salaketa bidegabeei aurre egiten jakin dezagun . Gure Eskubide Historikoak ez dira pribilejio bat, gure Ekonomia-Ituna ez da inolako pribilejioa. Konstituzioa baino lehenagotik datozen eskubideak dira. Konstituzioak bere Xedapen Gehigarrian babesten eta errespetatzen ditu Euskal Eskubide HIstorikoak,  lege hori baino lehenagokoak direlako. Estatuarekiko harreman fiskal eta finantzarioek 800tik gora urte daukate. Itunek eta Kupoek ia 140 urte egin dute. Gaur gu gara horiek defendatzeko lehenak. Gurea defendatzen dugu, guri dagokiguna" esan du .

Almudena Otaolak, Senaturako hautagai arabarra, bere aldetik azpimarratu nahi izan du Madrilgo hurrengo legealdiak izango duen garrantzia. "Inoiz baino gehiago, ezinbestekoa izango da Euzko Alderdi Jeltzaleak Madrilen presentzia izatea. Arabar herritarren interesak defendatzea bermatzeko, legebiltzar talde indartsua behar dugu Kongresuan eta Senatuan. Hantxe erabakitzen dira eguneroko bizitzan eragina duten gaiak, besteak beste gure foru berezitasuna eta gure udal autonomia. Garoñaren itxiera, Trebiñuren integrazioa, Forondako aireportuaren jarduera sustatzea, bide eta trenbide azpiegiturak garatzea dira,besteak beste, Madrilen erabakiko diren Arabako gai batzuk" azpimarratu du.

Ekitaldi politikoa baino lehen, ordezkari jeltzaleek Gernikako Arbolaren kimua landatu dute Aresketamendin Jesús Galíndezen omenez jarri zen estelaren ondoan.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU