Prentsa Aretoa
2015/11/10
EAJ-PNVk oroimen anitza eraiki beharra aldarrikatu du,iraganeko izuak ez errepikatzeko berme gisa
Ordezkari jeltzaleak euskal erakundeek gaur "Oroimenaren Eguna" ospatzeko egin dituzten ekitaldi guztietan izan dira "bizi izandakoaren mina gogoratzeko, salbuespenik gabe biktima guztiak gogoratzeko eta iraganeko izuak ez errepikatzeko"
Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria izan dira Ganberak gaurkoan biktima guztiak gogoratzeko egin duen ekitaldi instituzionaleko buru. Ekitaldi berean izan dira Eusko Jaurlaritzaren sailburuak eta EAJ-PNVko legebiltzarkideak. Tejeriak Eusko Legebiltzarrak " biktima guztiek merezi duten egiarekin, justiziarekin eta ordainarekin" daukan konpromisoa argi eta garbi utzi duen adierazpena irakurri du “Denei esan nahi diegu ez dugula ahaztu eta ez dugula ahaztuko,oroimena delako indarkeria ez errepikatzeko antidotorik onena".
Iñigo Iturrate legebiltzarkideak baieztatu du oroimenaren indarra izango dela "gizarte honek sufritu dituenak moduko gertakari traumatikoak berriro ere gerta ez daitezen. Gogoratu behar da aurreko urteetako mina saihesteko". Baina, oroimen horrek, iragarri du ordezkari jeltzaleak " gutxieneko komun bat izan behar du, muga bat : indarkeria ez justifikatzearena. Hori izango da gure muga. Ideia politikorik , Estatu arrazoirik ez dago indarkeria zilegi egiteko balio duenik. Ezer ez dago pertsona guztien giza eskubideen defentsaren gainetik".
Ordezkari jeltzaleak izan dira gaurkoan euskal geografiaren luze eta zabalean egin diren ekitaldi instituzional guztietan. Ramiro Gonzalez,Arabako Ahaldun Nagusia; Pedro Elosegi, Arabako Batzar Nagusietako presidentea; eta Gasteiz-Vitoriako alkatea, Gorka Urtaran izan dira Arabako Batzar Nagusiek, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteiz-Vitoriako Udalak elkarrekin egin duten ekitaldian . Hiriburuko Udaletxeko aurrealdean egin den elkarretaratze isilean ere izan dira Foru Ganberako Mahaikideak, batzarkide taldeetako bozeramaileak eta gainerako ahaldunak. EAJ-PNVren ordezkari gisa egon dira Borja Belandia, Nerea Melgosa, Iñaki Prusilla eta Jaione Agirre zinegotziak; Foru Gobernuko kide guztiak; eta Izaskun Moyua, EAJ-PNVren Batzarkide taldearen bozeramailea.
Bilbon ekitaldia Casilda andrea parkean egin da eta buru izan ditu Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeria eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui. Beraiekin batera ekitaldian parte hartu dute Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarraren presidentea; Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea; eta biktimen hainbat senide.
Gipuzkoan, Batzar Nagusiek ere Oroimen Eguneko ekitaldia egin dute eta bertan bildu dira Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, hainbat diputatu eta Maribel Vaquero Foru erakundeko Bake eta Bizikidetza Zuzendaria . Donostiako Udalak antolatutako elkarretaratzean, Alderdi Ederren, Eneko Goia alkatearekin izan da Manuela Carmena, Madrilgo alkate andrea.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09