Prentsa Aretoa

2015/11/19

Garoñan biltegi nuklear bat egiteko proiektua salatu du EAJ-PNVk eta bertan behera uztea eskatu du, zentralaren irekiera ekiditeko

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio helegitea jar dezala Garoñako zentral nuklearrean behin-behineko biltegi nuklear bat ezartzea baimentzen duen ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren kontra.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Erreminta guztiak erabili behar ditugu Garoña berriro martxan ez jartzeko. Bere bizitza teknikoa gaindituta dago”, salatu du Juan Carlos Ramirez Escudero EAJ-PNVko legebiltzarkideak.

Legebiltzarkide jeltzalearen arabera, helburua da Garoñako Santa Maria zentral nuklearrean behin-behineko biltegi berri bat eraikitzeko proiektua ekiditea. “Lortzen badugu, eta biltegi hori egiten ez bada, Garoña berriro ez irekitzeko helburua gertuago izango dugu”, esan du Juan Carlos Ramirez Escuderok. EAJ-PNVko ordezkariak gogoratu du zentrala bere balio-bizitza gaindituta dagoela, 2011n 40 urte bete ondoren. “Europako zentraletatik zaharrena da, eta orain bere bizitza luzatu nahi dute, 55 urte bete arte. Garoña mehatxua da Arabarentzat, eta hondakin erradiaktibodun 30 edukiontzi baino gehiago eraikitzen badira, mehatxu hori biderkatu egingo da. Ingurumenari dagokionez, hondamendia da; baina, batez ere, pertsonen seguritasunerako arriskua da”.

Legebiltzarkide jeltzaleak gogora ekarri du Fukushimako zentralean 2011n izandako istripu nuklearra, eta sei urte beranduago, oraindik ere herritarrek pairatzen dituzten ondorioak. “80.000 pertsona bere etxera bueltatu ezinik dira eta 40 urte baino gehiago beharko dira erreaktorea ixteko. Inork ez du halakorik nahi Arabako udalentzat. Gaur, segurtasuna eta konfiantza ezari buruz hitz egiten ari gara, Garoñako segurtasun irizpide teknikoei dagokienez.

Eusko Legebiltzarrak, EAJ-PNVren, EH Bilduren eta PSE-EEren babesaz eta PPren aurkako botoaz, Iñigo Urkulluren gobernuari eskatu dio helegitea jar dezala materia nuklearrarentzako behin-behineko biltegia jartzea ahalbidetzen duen ingurugiro-inpaktuaren adierazpenaren kontra. Gainera, salatu du espainiako Gobernuak euskal erakundeekiko izandako informazio-falta, ez baitute kontsultarik ere jaso. Gasteizko ganberak Garoña desegitea eskatu du, eta Europar Batzordearen babesa eskatu du baldin eta azkenean jarduera berriro ekiten bada.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU