Prentsa Aretoa

2015/11/28

Legarda: “Garoña itxiko da Alderdi Popularra Gobernuan ez dagoenean"

EAJ-PNVk gaurko larunbatez ospatu du Añanako III. Alderdikide Eguna Arabako Rivabellosan. Ekitaldia amaitzeko, Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak Añanako Kuadrillan erakundea sortu zenetik izan diren presidente guztiak omendu ditu.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Xabier Agirre: Kontzertu ekonomikoa
    2015/11/28

    ARTXIBOA JAITSI

  • Xabier Agirre: Interesen defentsa
    2015/11/28

    ARTXIBOA JAITSI

  • Mikel Legarda. Garoña
    2015/11/28

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Kongresurako eta Senaturako arabar hautagaiek, hurrenez hurren, Mikel Legardak eta Almudena Otaolak, ere parte hartu duten ekitaldian, ABBren presidente Xabier Agirrek zera esan du "EAJ-PNVk Madrilera itzuli nahi du ahal dugun talderik indartsuenarekin, Araba eta Euskadi osoaren ahotsa Gorte Nagusietara eramaten segitzeko”.

Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren arabar hautagai Mikel Legardak  ekitaldian azpimarratu du Madrilen Garoñako zentral nuklearra ixtea eskatzeko daukan konpromisoa.

Añanako Alderdikide Egunaren hirugarren edizio honetan, hautagai jeltzaleak esan du Madrilen defendatuko duela Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixtea: "Erabat zaharkituta dago eta oso produkzio murritza dauka, 70. hamarkadako teknologia dauka eta  arrisku nuklear objektiboa suposatzen du. Zentzugabekeria da. PPk, ordea, ez du Garoña itxiko. Segurtasun Nuklearrerako Batzordearen babesa bermatu dute eta beren aukerako hirugarren batzordekidea aukeratu dute. Azaroaren 19an bertan Eusko Legebiltzarrak berriro ez irekitzearen kontrako botoa eman zuen, ez produkzio lantegi gisa ezta biltegi nuklear gisa ere".

Rivabellosan egin den ekitaldian, Legardak hitz eman du Madrilen defendatuko duela Jundiz eta Arasurren potentzial logistikoa,  Forondako aireportuarekin batera Arabari aukera handiak emango baitizkiote bidaiariak eta merkantziak garraiatzeko esparruan. "Gure industria zamatzen duen argindarraren koste handia merkatzea defendatuko dut, AHT trenbidearen lanak 2019an amaitzea eta Estatuak Arabar ureztatzearekin dituen derrigorrak betetzea".

Arabar hautagaia kezkatuta agertu da PPk azken legealdi honetan utzitako oinordetzaren aurrean "ahazteko moduko legealdia izan da, murrizketekin, atzeraldiarekin eta birzentralizatzeko asmoarekin". "Hurrengo lau urteak funtsezkoak izango dira gure etorkizunerako, EAJ-PNV baita Araba eta Euskadiren interesen defentsarako berme bakarra" esan du Legardak.

Bere hitz egitean, Xabier Agirrek, ABBren presidenteak, gogora ekarri du abenduaren 20an ez dela espainiar gobernuko presidentea aukeratuko. "Hedabideen ikuspuntutik, hauxe izango da ´lau tenoreen´ kanpaina. Gainerako alderdi politikoei gainetik egin nahi digute. Baina, hautestontzien bidez parlamentua da aukeratuko duguna, hau da, hauteskundeetan aukeratuko dira foro horietako erabakiak hartzen dituzten indar ezberdinak”.Zentzu berean azpimarratu duenez "Madrilera joango gara geurea defendatzera, orain arte lortu duguna defendatzera. Madrilen zenbat eta ordezkaritza handiagoa izan, orduan eta indar handiagoa izango dugu hantxe hartzen diren erabakietan eragiteko".

Ospatzeko eta aldarrikatzeko batu diren Añanako eta Trebiñuko  EAJ-PNVren alderdikideen aurrean, Agirrek gogora ekarri ditu "gure autonomiaren elementurik nagusiak" Ekonomia Itunak sufritu dituen mehatxuak eta erasoak. “Hitz  lodiak erabili dituzte definitzeko: iluna, zentzugabea, bidegabea, desitxurosoa, lapurtzailea, ezin okerragoa,... Horietako batzuk Mariano Rajoyren eta Cristobal Montororen ahotik irten dira. Madrilgo Erkidegoko presidenteak, bera ere PPkoa, satanikoa zela esan zuen. Soberan erakutsi dute nolakoak diren. Eta nik PPri galdetu nahiko nioke Ciudadanosen presioari amore emango ote dion guri Ekonomia Ituna kentzeko, berriz ere Mariano Rajoy Espainiako Presidente bihurtzeko botoak behar badituzte. Esan dezatela behingoz! Esan dezatela argi!  Exijitu du Arabar jeltzaleen buruak.

Ekitaldiari amaiera emateko, Andoni Ortuzarrek, EBBren presidenteak, Añanako Koadrilako presidente guztiak omendu nahi izan ditu. Buruzagi abertzaleak Juan José Azurmendiren senitartekoei oroigarri bat oparitu die, Añanako Koadrillako presidenteari, eta baita kargu horretan oinordetza hartu duten guztiei: Rafael Abasolo, Juan Antonio, Pinedo, José Ramón Salazar, Ángel Santamaría, María José Martínez eta Txaro Mardones.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU