Prentsa Aretoa
2015/12/11
Legardak lan harremanen marko autonomoa eskatu du, lan merkatua egituratzea ahalbidetuko duena
Diputatuen Kongresurako Arabako hautagaiak pentsioen eskuduntza Euskadira transferitzea eskatu du gaur goizean Gasteizen egin den ekitaldian, Gernikako Estatutuan ezartzen dena betetzeko.
“Ezinbestekoa da Madrilgo politika ekonomiko eta sozialek enplegua eta pertsonen oparotasuna lehenestea, krisiak gizartean dituen eragin kaltegarriak arinduko dituzten politika eta gizarte zerbitzuekin batera. Gizartearen garapenik gabe,garapen ekonomiko bat ez da ez desiragarria ezta jasangarria edo iraunkorra ere. EAJ-PNVren konpromisoa pertsonekin dago. Horregatik, hain zuzen, EAJ-PNVren aldetik marko propioa eskatzen dugu, marko autonomoa, lan harremanen markoa, enpresen eta euskal ekonomiaren beharrei erantzungo diena, euskal lan merkatua egituratzea ahalbidetuko duena eta gure gizarte kohesio eta elkartasun baloreei erantzungo diena", azpimarratu du Legardak.
Gaur goizean Gasteizen egin den ekitaldian, Diputatuen Kongresurako Arabako zerrendaburuak azken legealdia "ahazteko modukoa" izan dela esan du. "Rajoyren legealdia murrizketen legealdia izan da. Gizarteko mailaketa sozialaren areagotzea ekarri duen legealdia. Ez da aurrera egin. Esparru sozialean atzerako pausuak eman dira. Espainiar estatuan figura berria agertu da, langile txiroena. Aldi berean, etxe askotan ez dago inolako sarrerarik eta pentsioen sistemaren eta gizarte zerbitzuen gainbehera antzematen da. Madriletik egin diren lan erreformak ez dira eraginkorrak izan estatuko lan merkatua dinamizatzeko eta enplegua kalitatezkoa izan dadin. Kaleratzeak eta lan eskua merkeago egiteko diseinatu ziren, gizarte eragileekin inolako adostasunik bilatu edo lortu gabe", adierazi du Legardak.
Arabako hautagai jeltzalea Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiken Sailburuarekin egon da eta abenduaren 21etik aurrera Madrilera eramango dituen proposamen multzoa azaldu du: "EAJ-PNVren aldetik aldarrikatzen dugu gizarte sektore guztien arteko lankidetza ituna. Ekonomia lehiakorrago batean oinarrituta, enplegu sortzailea izango den ituna. Produktibotasuna berrikuntzara lotuta egon dadin eta ez soldata murritzagoekin. EAJ-PNVren aldetik aldarrikatzen dugu 2012ko lan erreforma sakontasun osoz aldaraztea. Lanbide arteko gutxieneko soldata progresibotasunez igotzea aldarrikatzen dugu, langile autonomoak babesteko ahalegin hobea egitea eta langabezi egoerarako babesa hobetzea, prestazioa jasotzeko gehienezko muga 36 hilabetera luzatuz .EAJ-PNVren aldetik lehenetsi nahi dugu gazteen enplegua sustatzeko ekimena, prestakuntza bekak neurririk gabe erabili edo prekarizazioan erori gabe eta Lanbide Heziketa eredu berria ezarriz", azpimarratu du Legardak.
Almudena Otaolarekin, Senaturako Arabako hautagai jeltzalearekin, Mikel Legardak Euskadira pentsioen eskuduntza transferitzea exijitu du, Gernikako Estatutuak ezartzen duena betetzeko, espainiar Estatuko gobernu guztiek hasiera hasieratik arau hori bete gabe utzi baitute. “Esparru pribatuak eta publikoak eskutik joan behar dugu inor atzean gera ez dadin. EAJ-PNVk konpromiso irmo eta atzeraezinari eusten dio denontzako Euskadi eraikitzeko borondatearekin, herritar horiek zein belaunalditakoak diren erreparatu gabe. Euskaditik eta Euskadirentzat eginiko Segurantza Soziala eratu nahi dugu. Euskal Segurantza Soziala, pertsonen eta Herriaren zerbitzura egongo dena, politika guztien helburu eta motore izango den ongizate estatu inklusiboa. Horregatik exijitzen dugu itun erregimen batean betetzea Gernikako Estatutuak segurantza sozialaren erregimen ekonomikoaren kudeaketari buruz ezartzen duena. Hauxe da Euskadira pentsioen transferentzia ekartzea eskatzeko egiten dugun erreklamazioa", aldarrikatu du Legardak.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09