Prentsa Aretoa

2015/12/17

Urkulluk eta Ortuzarrek arabar gizartearen aurrean aurkeztu dute Mikel Legarda, Madrilen Arabaren interesen defentsa bermatuko duena

Vitoria-Gasteizeko Artium Museoan egin den topaketan, lehendakariak eta EBBren presidenteak jendaurrean adierazi dute Herrialdea "esku onetan" dagoela Kongresurako hautagai arabarrak "gaitasuna, ezagutza, dedikazioa, ilusioa eta konpromisoa" eskaintzen dituelako

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak argi baino argiago daukate: "Mikelekin esku onetan zaudete. Zuen interesak, Arabaren eta Euskadiren interesak, esku garbietan egongo dira, esku prestatu eta konpromisodunetan"," gaitasuna, ezagutza,dedikazioa eta ilusioa dituelako". Hitz horiekin abalatu dute Urkulluk eta Ortuzarrek Mikel Legarda, Kongresurako zerrendaburu arabarra, Gasteizko eta Arabako hainbat gizarte eragilerekin Vitoria-Gasteizeko Artium Museoan gaur arratsaldean egin den topaketan. Urkullurekin eta Ortuzarrekin batera, bertara hurbildu dira Kongresurako eta Senaturako Arabar Herrialdetik aurkezten diren zazpi hautagai jaun andreak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak bere konfiantza osoa adierazi du, Legardak eta berarekin joango den lantalde osoak Arabaren alde egingo duten lanarekiko. Halaber,bere esker onik zintzoena adierazi die azken urteotan "denona dugun ondarea" babestu eta aldeztu duten guztiei. "Etorkizunean daukadan konfiantza adierazi nahi dut: Emilio Olabarriak Kongresuan bere ekarpena egin badu, bere aztarna utzi badu, Mikel Legardak ere utziko du. Ondo ezagutzen dut, hausnarketa, lana eta proposamenak egiteko orduak partekatu ditugu. Prestatuta dago, gaitasuna dauka, ezagutza, dedikazioa eta ilusioa. Gure autogobernuaren defendatzailerik ekintzaileenetakoa izan da, eta orain eguneratzerako bultzatzailea izango da" azaldu du Urkulluk.

Lehendakariak "denona dugun horren" alde egiteko beharra azpimarratu du eta ildo horretatik aurreratu duenez, EAJ-PNVk "etorkizunerako proposamen politikoa planteatzen du,Euskadirekin lehenagotik hartutako konpromiso horien defentsa gauzatuko duena”. Urkulluren esanetan, horrek esan nahi du "oraingo Estatutuaren betepen osoa" bermatzea, "eraikitakoaren gainetik eraikitzea"; "politika publikoetan eskumen tresna osoak" izatea; “Euskal Autogobernua europar marko berrira eta subsidiariotasun printzipiora egokitzea"; "Eskubide Historikoak" babestea , etorkizunerako Estatus Politiko berriaren bidez eguneratuz"; "hitzartzeko borondatea" berrestea, elkarrekiko aitortzan eta aldebikotasunean oinarri"; eta "euskal gizartearen borondate demokratikoari zor zaion errespetua" bermatzea. "Gaur egun erakundeetako ordezkaritza daukagunoi dagokigu oinordekotza hau, eskubide hauek babesteko erantzukizuna eta derrigorra. Hala egiten dugu eta hala egiten segituko dugu" baieztatu du Urkulluk. Baina, "hemen zaudetenoi, gizarte zibilaren ordezkari zaretenoi, arabar eta euskal gizartearen parte aktibo zareten aldetik, zuoi ere eskatzen dizuegu denona den ondare hau babesteko,aldezteko eta eguneratzeko lanean inplikatzea eta laguntzea" proposatu du.

Andoni Ortuzarrek, bere aldetik, Mikel Legardak berak EAJ-PNVrekin, Arabarekin eta Euskadirekin hartu duen konpromisoa azpimarratu du. "Mikel, duela bi hilabetera arte, gizon zoriontsua zen" azpimarratu du. "Jurista da bokazioz, ebazpen bat azaltzean hunkitzen den horietako bat da, pentsatzeari eta pentsatzeari ekiten dio kontrako argudioari buelta nola eman ahal dion jakiteko, Zuzenbidearen ezpatari fina, langile nekaezina". Horrez gain, " bizitza ordenatua darama, berari gauzak gustatzen zaizkion bezala, eta horren gogoko ez dituen fokoetatik urrun". Eta, bat batean, baten batek deitu eta Madrilera hautagai gisa joan behar duela esaten dio; eta, muzin egin gabe onartu du berak. Gaur ere, zoriontsua izatea espero dut: gizon zoriontsua,baina konpromisoduna" esan du. EBBren presidenteak EAJ-PNVren ezaugarririk nabarmenena goraipatu du. "Lehenik pertsonak jartzen ditugu, zorionekoak gara Mikel bezalako pertsonak gurekin ditugulako, konpromisoari baietza esaten dioten pertsonak".

Ortuzarrek Legarda 1987tik ezagutzen du eta gaurko ekitaldian elkartu diren guztiei esan dienez "pertsona zentzuduna da, ekintzailea, beti hurkoari laguntzeko prest dagoena. Politikaren mundu honetan haize freskoa dakarten ezaugarriak dira, eta EAJn eta Euskadi osoan harro egon gaitezke halako pertsonekin”. “Bera da EAJ eredua esaten duguna" esan du Ortuzarrek. Herrialde honi, Herri honi ondo baino hobeto datorkion eredua". Horrela, bere hitzetan, EAJ-PNVk Kongresurako eta Senaturako daraman hautagaitzak" hirukoa osatzen du Arabarekin konpromisoa daukan Eusko Jaurlaritzarekin, egitasmoak argi dituen Foru Aldundiarekin eta gauza guztien gainetik arabar interesak lehenetsiko dituen Euskal Taldearekin. Gurearen alde bozkatu behar dugu. Horregatik eskatzen dizuet Euzko Alderdi Jeltzalea bozkatzea" amaitu du.

Mikel Legardak,Kongresurako Arabako zerrendaburuak, bere aldetik, arabar gizarteari adierazi nahi izan dio Madrilen Herrialdearen interesak defendatzearekin daukan konpromiso pertsonala, garapen ekonomikoari eta enplegu aukera berriei lotuta, bereziki gazteentzat. "Euzko Alderdi Jeltzalea ez da bere herritik aldentzen. Jakin badakigu aurkaketak ondoeza sortzen duela eta gizartea apurtu egiten duela. Elkarrizketa, akordioa eta egonkortasuna defendatzen ditugu aniztasunaren kudeaketaren bidez. Autogobernua defendatzen dugu hazteko, garapen ekonomikoan eta gure Herriaren ongizatean aurrera egiteko. Horiek dira gaur Araba eta Euskadiren interesak”, esan du Legardak.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU