Prentsa Aretoa

2015/12/20

EAJ-PNVrena izango da Diputatuen Kongresuan ordezkaritzarik handiena izango duen euskal taldea

Talde jeltzalea 5 diputatu izatetik 6 izatera igaroko da: “Kanpainan esan ziguten moduan garrantzirik gabeak izan beharrean, gure eserlekuek indar politiko esanguratsua izango dute” baieztatu du Ortuzarrek.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, oso balorazio ona eman die EAJ-PNVk hauteskunde gau honetan eskuratu dituen emaitzei. Gaurko hauteskundeetan talde jeltzaleak aurreko legealdian baino diputatu bat gehiago lortu du eta Diputatuen Kongresuan 5 ordezkari izatetik, 6 izatera igaro da. “Gure posizioari eutsi diogu eta eserleku bat gehiago lortu dugu”, esan du; eta hori dena lortu dugu “euskal panorama politikoan alderdi politiko berriak agertu diren arren”. “EAJ-PNV finkatu egin da eta Madrilen Euskadiren ahotsa izaten segituko dugu” baieztatu du. Ortuzarrek azaldu duenez “emaitza globalak ikusita, gure sei eserlekuak, kanpainan esan bezala garrantzirik gabeak izan beharrean, oso indar politiko esanguratsua izango dute”.

 “Euskadi ezberdina da eta ezberdin bozkatu du” azpimarratu du jeltzaleen agintari gorenak berak zuzentzen duen taldearengan konfiantza jarri duten milaka herritarrei beren botoa eskertu ondoren. Gaineratu duenez, boto hori eman da “espainiar politikagintzan gauzak alda daitezen”. ”Ez dugu esaten gobernuan nork egon beharko duen, baizik eta nola gobernatu beharko den” adierazi du. Ortuzarrek azaldu duenez datuek argi eta garbi erakutsi dute amaitu dela Madrilen orain arte politika egiteko ezagutu dugun moldea” eta “ezinbesteko egiten dira elkarrizketa, akordioa eta gardentasuna. Eta horiek ez dira eman Madrilgo orain arteko politika bipartidistan”. Presidentearen esanetan EAJ-PNVk “zerumuga berri horretan parte hartuko du Euskadiren alde lan egiten segitzeko. Estatus juridiko politiko berriak euskal erakundeen agendan ez ezik, Espainiar erakundeen agendan ere egon beharko du” aurreratu du.

EBBren presidenteak ongi etorria eman dio Podemos taldeari “Euskal auziarekin sentsibilitatea erakutsi duen talde politikoa da. Une honetan garrantzitsuena da euskal agendarekiko erakutsi den sentsibilitate hori berori Podemoseko agintariek Diputatuen Kongresuan ere erakustea” esan du. Era berean aipatu duenez “PPk eta PSOEk EAEn indarra galdu dute”, EH Bilduri buruz gogoratu du “orain dela lau urte irabazle gisa agertu zela” eta Ciudadanos taldeak Euskadin “danbateko itzela” jaso duela esan du.

Ortuzarrek esan du berak ez duela uste gaur gaueko hauteskunde emaitzak euskal egoera politikora eraman behar direnik. Dena dela, argi esan duenez “EAJ-PNVk emaitza horiek kontuan hartuko ditu eta politika egiteko modu zehatz batekin daukan konpromisoa berresten du, hau da, hiritarrengandik hurbil egindako politika gardena eta elkarrizketan eta akordioan oinarritua” amaitu du.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU