Prentsa Aretoa

2016/01/13

EAJ-k ARARAMAION EGINGO DEN UR-BILTEGI BATEN ERAIKUNTZARI BIDE EMANGO DIO

Arabako Foru Aldundiak onartu berri duen 500.000 eurotik gorako kostua duen lan-proiektuaren ondorioz, Aramaioko ur-horniduraren sarea birmoldatu egingo da eta, ondorioz, bizkar emango zaie herriak gaur arte izan dituen arazoei.

rss Ezagutzera eman
EAJ-k ARARAMAION EGINGO DEN UR-BILTEGI BATEN ERAIKUNTZARI BIDE EMANGO DIO

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVek Aramaioko udalean duen taldeak proiektu interesgarri baten berri eman du gaur goizean:  Arabako Foru Aldundiak Aramaioko Ibarran egingo den ur-biltegi erreguladorearen proiektua hain zuzen. 543.462,36 euroko kostua izango duen proiektu honen bidez 1.000 m3  biltegi erreguladore bat egingo da.  Biltegi hori gaur egun Ibarran dagoenaren ordez egingo da.

Ur-biltegi berriak behar besteko kota izango da, hartara, hurrengo urteetan herriaren hazkundeak eska dezakeen ur-hornidura grabitate bidez ahalbideratzeko. Proiektuak hainbat osagarri izango ditu. Horiei esker, herriak ur-horniduraren inguruan dituen arazoak konponduko dira. Egin beharreko lanen exekuzio-epea lau hilabetekoa da.

EAJ-PNVk Aramaioko udalean duen taldeak zera esan du, era berean: Arabako Foru Aldundiak onartutako propiektuari beste honako hau ere gehitu behar zaiola: Aramaioko ur-horniketarari dagokion lehen mailako sarearen hobekuntza-azterketa. Azterketa horren ondorioz, Aramaioko auzoetako ur-horniduraren sistemak hobekuntzak izango ditu.  Gaur eguneko instalazioak  aspaldian egindakoak dira eta hainbat kasutan zaharkituta daude. Azterketa hori egiteko 17.300€  erabiliko da.

EAJ-PNVk Aramaioko udalean duen taldeko bozeramaileak, Rafael Bengoak, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiaren zuzendaritzapean dagoen foru-gobernuak hartutako erabakia txalotu du eta erabaki horrek eragiten dion poza agerian utzi du. “Egingo diren lan horiei esker, Aramaiok iraganean izan zuen ekipamendu eta oinegitura maila berreskuratuko du. Era berean, beste honako hau ere esan eta gogorarazi du Rafa Bengoak: “Esku artean dugun gaia ez da berria. Ikusi besterik ez dago udal hauteskundeen garaian EAJ-PNVk Aramaioko herriari zabaldutako programa. Bertan, besteak beste, honako hau esaten genuen:  Uraren kudeaketa integrala egin: ur-horniketarako biltegi berria, Aramaiok, bai Ibarran bai auzoetan, gaur egun dituen beharrei erantzungo dien araztegiaren egokitzapena.

“Arabako Foru Aldundiak abian jarritako neurri horiekin bidean da EAJk egindako proposamenaren gauzatze-lana” esan du Rafa Bengoak.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU