Prentsa Aretoa

2016/03/01

ABBak Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoari onespena berretsi dio bere 40. urteurrenaren ospakizunean

Araba Buru Batzarreko Idazkaria den Jone Berriozabalak eta beste ordezkari jeltzaleek errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatu dute saharar herriari babesa emateko eta ospakizun-ekitaldi horretan parte hartzeko.

rss Ezagutzera eman
ABBak Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoari onespena berretsi dio bere 40. urteurrenaren ospakizunean

ARGAZKIA JAITSI

Otsailaren 27an, larunbatean, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren (RASD) 40. urteurrena izango da; eta, EAJ-PNVko Araba Buru Batzarrak ospakizun horretan parte hartu nahi izan du Saharako herriari bere babesa eta konpromisoa agertzeko. “Erresistentziarako 40 urte izan dira lehia baketsuan. Errepresioa eta ez zilegiko okupazioa eman da lau hamarkadetan Marokoren aldetik, izan ere, Marokok autodeterminaziorako eskubidea oztopatu du”, aldarrikatu du Jone Berriozabal ABBko Idazkariak. Gainera, Berriozabalek gogoratu du Nazio Natuen Erakundeak eskubide hori aitortzen duela.

EAJ-PNVk irtenbide zilegi eta behin betikoa aldarrikatu du saharar herriarentzat; eta, aldarrikapen hori luzatu die gainerako herriei “beharrezkoak diren ekimen politiko guztiak sustatzeko, Nazio Batuen Erakundearen ebazpenak kontuan hartuta, erreferendum bat antolatzeko xedez”. Jone Berriozabalek Marokori eskatu dio erreferendum hori onar dezala, eta, horrela, giza-eskubideen urraketei amaiera emateko okupatutako lurraldeetan. “Okupazioa den bitartean, bortizkeria eta Marokoko boterearen abusua ez dira amaituko”, adierazi du ordezkari jeltzaleak. “MINURSOk -Nazio Batuen helburua erreferendurako Saharako Mendebaldean-, bere aginteak luzatu behar du, eta, aldi berean, pertsona ororen funtsezko eskubideak zaindu behar ditu.

Ordezkari politikoek eta ordezkapen instituzional batek bidaia egin dute Tindufeko kanpamenduetara, herri honek bere independentziarako egin duen lanari babesa agertzeko.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU