Prentsa Aretoa

2016/03/11

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren adierazpena

Vitoria-Gasteizko 4. Instrukziozko epaitegiak, Araban kontratu eta esleipen publikoak ustez era irregularrean lortzearekin lotutako ustezko delituak ikertzen hasi eta sei urte geroago, gaur ezagutu dira Herrialdeko fiskaltzak eskatu dituen zigorrak, prozedura horren ahozko epaiketa epe laburrean irekiko delarik. 2015eko otsailean, ahozko epaiketa irekitzeko erabakia ezagutu zenean esan genuen legez, EAJ-PNVren EBBk eginkizun eta gertakari guztiak argitzea nahi du eta, erantzukizunik balego, horiek guztiak ere argitzea. Eskakizun hau bateragarria da auzipetuak diren pertsona guztiei zor zaien errugabetasun presuntzioa errespetatzearekin, hori Zuzenbideko Estatu batean oinarrizko elementua delarik. EAJk era berean eskatzen du auzia ez politizatzea, jatorria ez baitago talde baten jardueran, baizik eta pertsona partikularren ustezko jokaeran.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren adierazpena

ARGAZKIA JAITSI

ustezko jokaeran.

Sei urte geroago, EBBk gogoratu nahi du ikerketa hau abian jarri zela jakin bezain pronto, EAJk bizkortasun, gardentasun eta erabakimen osoz jardun zuela, Arabako Foru Aldundiaren zuzendaritzan zuen arduran zein Alderdiaren baitan. Ortuan bertan ere, auzi honi lotutako EAJ-PNVren pertsonek une hartan zituzten herri kargu eta barne kargu guztiak utzi zituzten, eta beren borondatez entregatu zuten beren alderdikide txartela.

Eskatutako zigorren eta fidantzen kopurua deigarri eta ezohikoari erreparatuta eta horiek denak eskatu dituen fiskalaren aurrekariak gogoan, EAJ-PNVk eskatzen du zorroztasun prozesala erabat zaintzea eta epaiketa bidezkoa egingo dela bermatzea. Aldi berean, salaketaren zein defentsaren aldetik aurkeztuko diren idazkiak ezagutzeko zain geratzen da, zalantzarik gabe, horren gai delikatuaren ikuspegi globalagoa eta osoagoa eskainiko dutelakoan.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU