Prentsa Aretoa

2016/06/21

Urkulluk Koroatze auzoan burututako birsorkuntza lanak ekarri ditu gogora EAJ-PNVk Euskadin proposatzen duen “auzoz auzozko” eraikuntzaren adibide gisa

Lehendakaria Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranekin eta Kongresurako Arabako zerrendaburu Mikel Legardarekin batera izan da EAJ-PNVk gaur Gasteizen egin duen ekitaldi politikoan, zeinetan “garapen gizatiar, sozial ekonomiko eta iraunkorrerako eredua”, aldarrikatu duen.

rss Ezagutzera eman
Urkulluk Koroatze auzoan burututako birsorkuntza lanak ekarri ditu gogora EAJ-PNVk Euskadin proposatzen duen “auzoz auzozko” eraikuntzaren adibide gisa

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu lehendakariak Gasteizko Koroatze auzoa birsortzeko egin den egitasmoa ekarri du gogora Euzko Alderdi Jeltzaleak Euskadiren eraikuntzarako proposatzen eta aplikatzen duen ereduaren adibide gisa. “Oinarritik eginiko eraikuntza sozial eta ekonomikoa, auzoetan sustraitua. Garapen gizatiarrerako eredua, gizartearen garapenerako, garapen ekonomiko iraunkorrerako. Euzko Alderdi Jeltzaleak Herria auzoz auzo eraikitzen du”. Urkullu eta Vitoria-Gasteizeko Alkate Gorka Urtaran gaur arratsaldean izan dira Diputatuen Kongresurako arabar zerrendaburu Mikel Legardarekin, EAJ-PNVk gaur arratsaldean bertan Koroatze auzoan hirien birsorkuntzari buruz egin duen ekitaldian.

Lehendakariak azaldu du arabar hiriburuko gune hau birmoldatzeko egitasmoa “lankidetza, birsorkuntza eta ekonomia berdearen” eredua dela. “EAJ-PNVren garapen ereduaren adibide bat auzoan bizi diren pertsonen zerbitzura, integrazioaren, gizarte kohesioaren eta aukera berrien zerbitzura”. Urkulluk era berean azpimarratu du egitasmoa erakundeen lankidetzaren fruitua dela: “Euskal Erakunde guztiok lagundu dugu egitasmo hau elkarrekin burutzen eta europar erakundeen babesa ere lortuko dugu. Koroatze kaleko proiektu hau eredu bat da pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko eta, gainera, ekonomia suspertzeko eta enpleguak sortzeko aukerak eskaintzen ditu. Hauxe da lankidetza, birsorkuntza eta ekonomia berdearen eredua. Euzko Alderdi Jeltzalearen garapen ereduaren adibidea auzoan bizi diren pertsonen ongizatearen zerbitzura, integrazioaren, gizarte kohesioaren eta aukera berrien zerbitzura. Horixe da pertsonei, auzoari eta herriari axola zaiena. Hori da Euzko Alderdi Jeltzalearen helburua Gasteizen, Arabaren eta Euskadiren zerbitzura”. Horregatik guztiagatik, Lehendakariak euskal hiritargoa animatu du hurrengo igandean bere konfiantza osoa EAJ-PNVrengan jartzera, boto horrek “geureari eusteko balio duelako, erabakigarria izango delako. Euzko Alderdi Jeltzalearen alde bozkatzea da pertsonentzako Euskadiren eraikuntzaren alde emaniko botoa. Euzko Alderdi Jeltzalea bozkatzea da erakundeen arteko lankidetzaren alde bozkatzea, Euskadirentzat europar funtsak lortu ahal izateko. Euzko Alderdi Jeltzalearen alde bozkatzea da ekonomia berdearen eta enplegu aukera berrien alde bozkatzea” amaitu du.

Ekitaldiari hasiera emateko hitzak Mikel Legardak, Diputatuen Kongresurako arabar hautagaiak, esan ditu eta A20ko hauteskundeez geroztik alderdi politikoak zigortzeko asmoz abstenitzea erabaki dutenei hitz egin nahi die “botoa emanez“ protesta egitea planteatuaz. “Onena abstentzioaren bidez zigortzea dela sinesten dutenen aurrean. Guk, EAJ-PNVkook uste dugu Euskadiren aldetik eman ahal zaien zigorrik handiena bozkatzea izango dela. Horregatik animatu nahi zaituztegu bozkatzearen bidez protesta egitera eta betiko lau horiek ziria sar ez diezazuetela. Behar beharrezkoa da euskal emakume eta gizon bakoitzaren boto zuri-gorri berdea” esan du arabar hautagaiak.

Legardak abenduko hauteskundeetan bozkatu ondoren, harrezkero ahaztuta eta bertan behera utzita sentitu izan diren hautesleei hitz egin die, eta beste boto ezberdina ematera animatu ditu, geureari eustera, bestelakoak direla erakustera. “Pentsa dezatela zentzurik ote duen beraietaz ahazten diren horien alde bozkatzeak, behar den aldaketa horien eskutik etorriko ote den edo, bestela, onena Euskadi, Araba eta Vitoria-Gasteiz lehenik jartzea ote den” zehaztu du.

Arabako zerrendaburu jeltzaleak E26ko hauteskundeetan parte hartzearen aldeko aldarria egin du: “ EAJren alde bozkatuaz parte hartzea, geureari eustea da. EAJren alde bozkatzea, euskal hiritar gisa dagokion aukera baliatzea da. EAJren alde bozkatuaz parte hartzea da Espainian akordio batetara iristeko gai izan ez direnen arduragabekeria zigortzea, espainiar politikaren norabidea aldatzea da. EAJren alde bozkatuaz parte hartzea da oparotasunerako eta ongizaterako bidean Espainian baino erritmo handiagoan abiatzea”.

Ekitaldi berean parte hartu du Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta berak azpimarratu du Koroatze auzoan egin den birsorkuntza egitasmoak urrats handia suposatzen duela hiria ikuspuntu integralean birsortzeko politiketan. Zentzu honetan, Gasteizko alkateak azpimarratu duenez “legegintzaldiko lehen urte honetan Zabalgune 21 Sozietatea eraldatzea lortu dugu eta etxebizitzak eta eraikin publikoak birgaitzeko sozietate bilakatu dugu. 2,6 milioi euro jarri ditugu 4000 etxebizitza helburu bikoitzarekin birmoldatzeko: irisgarritasuna hobetzea eta efizientzia energetikoa hobetzea”. “ Eta gure helburua da – esan du Urtaranek- ildo horretatik segitzea, urte bukaerarako gure urrezko auzoen birgaikuntzan beste 1,8 milioi euro inbertitu ahal izateko”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU