Prentsa Aretoa
2016/09/15
Urkulluk euskal gazteei hitz egin die eta 1.000 milioi euroko Enplegu Plana abian jarriko duela hitzeman du
EAJ-PNVk lan egingo du 20.000 gaztek beren lehen lan esperientzia izan dezaten
Iñigo Urkullu. 2016.09.15. Vitoria-Gasteiz (Michelin)
HITZALDIA - 2016/09/15
Helburu nagusia da "enplegu gehiago eta kalitate hobekoa" sortzea, langabezia %10 azpitik murriztu arte.
Gasteizko Michelin enpresaren aurrean, Iñigo Urkulluk euskal gazteriari hitz egin dio "enplegu gehiago eta kalitate hobekoa" sortzeko konpromisoa azpimarratuz. Lehendakari eta berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak azaldu du hurrengo legealdira begira EAJ-PNVk 1000 milioi euroko aurrekontua izango duen Enplegu Plana jarriko duela abian, gazteentzako neurri zuzen eta zehatzekin. Arabako zerrendaburuaren hitzetan, suspertze ekonomikoa eta enplegua "txanpon baten bi aldeak dira" eta horregatik ulertzen du plan hau lotuta dagoela industria bultzatzeko "4i" estrategiarekin, inbertsio produktiboarekin, berrikuntzarekin eta nazioarteratzearekin.
Urkulluk bere buruari ezarri dio langabezia %10etik murrizteko erronka. Xede horrekin, 8.500 milioi euro suspertze ekonomikora bideratuko ditu, eta hauetatik 1.000 milioi gazteen enpleagarritasuna suspertzeko neurri zuzen eta zehatzetara bideratuko dira. Neurri huen artean, Urkulluk ahalmen eta aukera guztiak mugiaraziko dituela esan du 20.000 gaztek lehen lan esperientzia praktikoa izan dezaten, gazteak itzultzea bultzatzeko; prestakuntza-kontratazio beketarako; toki eta eskualde enplegu planetarako eta ETE eta ekintzaileei laguntzeko,besteak beste. Urkulluk Euskadiko gazteei eskatu die beren konfiantza EAJ-PNVren proiektuan jar dezatela:“Konpromiso argi eta zuzena eskaintzen diegu gazteei, beren konfiantza eskatzen diegu". Eta berean, konfiantza hori eskatu du "lan aukera" bihurtu ahal izateko.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09