Prentsa Aretoa
2016/09/21
Urkulluk Vitoria-Gasteizen hitzeman du osasun gastuetan Euskadi Europako bataz bestekoaren gainetik egongo dela
Lehendakariak 42 milioi euroko inbertsioa bermatu du Txagorritxuko AUOko Zerbitzu Zentralen eraikinerako
iñigo Urkullu. Gizarte politikei buruzko ekitaldia. Vitoria-Gasteiz
HITZALDIA - 2016/09/21
“Giza garapen maila handiagoa,gizarte oreka handiagoarekin". Hitz horiekin definitu du Iñigo Urkulluk EAJ-PNVk politika sozio-sanitarioen arlorako planteatzen duen egitasmoaren helburu nagusia. Gaur goizean AUOko kanpoko kontsulten eraikinaren aurrean egin den ekitaldian, Urkulluk EAJ-PNVk osasun sozio-sanitarioari begira planteatzen duen eredua azaldu du, pertsona "bere arduren helburu nagusia" dela esan du eta osasun zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak koordinatzeko printzipioaren alde egin du. Urkulluk Vitoria-Gasteizen esan duenez, hori dena burutuko da Euskadi egon dadin Europan osasun alorrean pertsona bakoitzeko egiten den gastuaren bataz bestekoaren gainetik .
Euskadik azken lau urteotan lideratu du osasun arloan pertsona bakoitzeko egiten den inbertsioa, eta Europako bataz bestekoaren pare kokatzea lortu du. Orain, Arabako zerrendaburuak aldeztu du kalitatezko sistema publikoari eusteak berarekin ekarriko duela jaiotzetik dagoen bizitza-itxaropena Euskadin Europako altuenetakoa izatea. Baina hori ez da edonola lortuko, azpimarratu du Urkulluk. Hautagai jeltzaleak baieztatu duenez "pertsona guztiok dugu bizitzaren amaiera duina izateko eskubidea". Zentzu honetan adierazi duenez "mina arintzeko zainketek ekitatiboak izan behar dute pertsona guztientzat, direnak direlakoak bere egoera edo bizi den esparru geografikoa.”
Arabako zerrendaburuak bermatu du Araban ere Osasun alorrean inbertsio berriak egiten jarraituko dutela. Izan ere, gaurko ekitaldia egin den AUOren egoitzan bertan lanak egingo dira Ospitalearen egoitza bien egoera hobetzeko. Urkulluk gogoratu du amaitzear dagoen legealdian Oftalmologia Zentroa sortu dela Santiagoko Erietxean. Ospitale horretan bertan lanak egin dira Goi mailako kirurgia anbulatorioko egoitzan, gaur egun 1200 metro koadroko zabalera duena. Azkenik, hautagai jeltzaleak bermatu du 42 milioiko inbertsioa egingo dela Txagorritxuko AUOren egoitzako Zerbitzu Nagusien eraikinean eta 25.800 metro koadro izango ditu bost solairutan : Halaber,larrialdi zerbitzua izango du adin nagusientzako arloan eta Pediatrian, Zainketa Intentsiboko Unitatea eta 31 box, jaioberrien unitatea eta obstetrizia gunea eta 19 ebakuntza-gela berri .
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09