Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/10/19

Pedro Azpiazuk CSNko presidenteari: “Sen onak eta herritarrek exijitzen digute: Garoña behingoz itxi dezatela”

Diputatu jeltzaleak “arrarotzat” jo du, urtebete eta gero Nucleorri ezarritako baldintzak bete ez izanagatik, Garoña itxita ez egotea. “Zeren zain daude?, galdetu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Pedro Azpiazuk, gai energetikoetan Kongresuko EAJ-PNVren bozeramaileak, gaur beste behin ere eskatu dio Segurtasun Nuklearreko Batzordearen presidenteari Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixtea. “Sen onak eta herritarrek horrela exijitu dute: Garoña itxi dezatela”, esan du.

Kongresuko Industria batzordean CSNko presidentearen agerraldiaren harira, Azpiazuk azpimarratu duenez, Garoña “zentral txikia da eta ez du ezer bermatzen hornidura energetikoaren ikuspuntutik; arrisku handia dauka eta alderdi politiko guztiok behin baino gehiagotan adierazi dugu bere itxieraren alde gaudela. Zer ari gara itxaroten”, galdetu du.

Bere hitzaldian, diputatu jeltzaleak Segurtasun Nuklearraren Batzordeko presidenteak emandako informazioa aipatu du; izan ere, berak jakinarazi duenez, Nucleorrek ez du bete erakunde honi ezarritako ekintzen egutegia. “Zeren zain daude bere balioa kentzeko urtebete baino gehiago igaro bada Nucleorri eskatutako betebeharrak betetzeko? Urtebeteko epea nahikoa da igartzeko Garoñako jabeek ez dutela inolako interesa horri buruz erabakiren bat hartzeko”, adierazi du.

Azkenik, Azpiazuk gainera ziurtatu du Espainiako gobernua CSNrekin batera jolasean ibili dela, “pilota botaka egon delako bere eskuetan erabaki teknikoetan jartzeko; horrela saihestu egin du, neurri handi batean, erabaki politikoak hartzea”. Hori dela eta, CSNk “askatasuna eta gardentasuna” behar dituela nabarmendu du.