Prentsa Aretoa
2016/12/19
Lehendakaria: “ETAren armagabetze-prozesuak bermeak izan behar ditu”
Iñigo Urkullu lehendakariak errepikatu du ETA armagabetzeko prozesuak, amaiera ordenatu batean, bermeak izan behar dituela eta, ildo horretan, erakundeen zeregina azpimarratu nahi izan du.
Horrela, lehendakariak gogorarazi du mahai gainean jarraitzen duela Eusko Jaurlaritzak 2014ko abenduan aurkeztutako armagabetze-proposamenak. Horrela ziurtatu du Euskadi Irratiko programan eskainitako elkarrizketa batean.
Joan den ostiralean Luhuson bost pertsona atxilotu ziren Seminario eragiketari buruz galdetuta, lehendakariak atxiloketa horiek “lehenbailehen” argitzeko nahia adierazi du. Lehendakariaren ustez, gertaerak ikusita, “argi geratu da” ETAk alde bakarreko armagabetze-prozesu bat gauzatu nahi duela, eta “behin eta berriz muzin egiten zaiola” Eusko Jaurlaritzak duela bi urte planteatu eta oraindik mahai gainean dagoen proposamenari. Ildo horretan, Urkulluk erakundeen esku-hartzea defendatzen du prozesu horretan, “berme batzuk” izan ditzan, baina bere ustez gobernu espainiarrarekin edo frantsesarekin negoziatzen saiatuta “denbora galtzen ari da”.
Aldebiko Batzordeak bihar egingo duen bilerari buruz, non Eusko Jaurlaritza saiatuko den gobernu espainiarrak Eusko Legebiltzarrak onartutako lau legeri jarritako helegiteak ken ditzan, lehendakaria zuhur agertu da Mariano Rajoyren gobernua “hitzetatik ekintzetara igarotzen den” egiaztatzeko zain. Ildo horretan, berriz dio Eusko Jaurlaritzak euskal autogobernuaren berezitasuna eta aldebikotasunaren errespetua aldarrikatzen jarraituko duela, hori baita bere ustez hura bideratzeko modua.
Halaber, lehendakariak euskal gobernuak legealdiko lehen hilabete hauetan dituen lehentasunak xehatu ditu, besteak beste, Gobernu Programa, Enpleguaren eta Ekonomiaren Susperraldiaren Plana edo Aurrekontuen Proiektua prestatzea. Ildo horretan nabarmendu duenez, “ez da murrizketarik izango”.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09