Prentsa Aretoa

2017/03/08

Legegintzaldiko 100 egunotan Eusko Jaurlaritzaren lidergoa eta konpromisoa nabarmendu du EAJ-PNVk

EAJ-PNVko legebiltzar-taldearen koordinatzaileak, Iñigo Iturratek, Jaurlaritzaren sendotasuna nabarmendu du, hiru hilabete eskasean datozen lau urteotarako bideorria markatu baitu, eta erakundeen eta alderdien arteko elkarrizketa giro berria ezarri baitu. “Akordioak errealitate normalizatua dira Legebiltzarrean, eta EAJ-PNV horien erdigunean dago. Onartutako 39 ekimenetatik, 31k jaso dute gure babesa”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Urkulluren gobernuaren lehen 100 egunak betetzean, euskal gizartearekin hartutako konpromisoak betetzeko egindako lana eta izandako erabakia baloratu ditu EAJ-PNVk, baita alderdien eta erakundeen artean elkarrizketarako garai berria ezartzeko lidergoa ere. Iñigo Iturrate legebiltzarkideak adierazi du Eusko Jaurlaritza “lanean aritu dela legegintzaldiko 4 urteotako lan ekintza islatzeko”. Gogora ekarri du onartu egin dituela Plan Estrategikoak, Gobernu Programa, Legegintza Programa, eta baita kudeaketarako tresna nagusia, Aurrekontuen Proiektua. Zerrenda horri, aurki, Enplegu eta Ekonomiaren Berraktibatze Programa Markoa batuko zaio. 2020ra arte, 8.600 milioi euro bideratuko ditu horretarako. “Lidergoa, konpromisoa, egonkortasuna eta lan serioa ikusten ditugu. Ekimena du, Mariano Rajoyren geldotasunaren eta paralisiaren aurrean”.

Euzko Abertzaleak taldeko koordinatzaileak Gobernu kideek ulertzeko duten erraztasuna nabarmendu du: “istilurik edo gatazkarik ez da izan, akordio sendo eta zehatza medio”. Elkarrizketa eta lan partekatua harreman parlamentarietara ere hedatu da, eta horrek ahalbidetu du “krispazio handiko egoera atzean uztea”. Gaineratu du normalizatu egin dela desberdinen arteko akordioa, eta horren lekuko jarri ditu Autogobernu Ponentzia, edo Bake eta Bizikidetzakoa. “Elkarrizketa, akordioa eta egonkortasuna ematen ari dira. Akordio integratzaileak errealitate dira, eta gu gaude horren bizkarrezurrean. Ganberak onartutako 39 ekimenetatik, horietako 31tan egon gara”.

Iñigo Iturratek azpimarratu du Jaurlaritzak egiten duen apustua, gainontzeko euskal erakundeekin elkarrizketarako ubideak mantentzekoa eta espainiar Gobernuarekin batera elkarlan-garai berri bati ekitekoa. “Gorren arteko elkarrizketak eta liskarrak bira egiten ari dira, dirudienez, erakunde harremanen ziklo berri baterantz”. Adibidez, nabarmendu egin ditu euskal hiriburuetara abiadura handiko trena heltzeko definizioan lortutako akordioak, edo Udal Legearen aurkako errekurtsoa kendu izana. Hala ere, legebiltzarkide jeltzaleak deitoratu du elkarrizketa ez lukeen bezain emankorra. Erantzuteke gai asko daude oraindik; besteak beste aipatu ditu auzitegietan indarrean dauden errekurtsoak edo Kupoaren likidazioak. Hori dela eta, EAJ-PNVk PPren Gobernuari eskatu dio “ahalegin handiagoa egin dezala elkarrizketarako asmoa benetako errealitate izan dadin. Guk harremanetarako jarrera mantenduko dugu, eskua luzatuta. Madrilen eta hemen”.

Iturratek Eusko Jaurlaritza animatu du negoziazioaren bidean lanean jarrai dezan, eta Eusko Legebiltzarreko oposizioko taldeei eskatu die “arduraz, ulermenez eta oposizio eraikitzailez lagundu dezatela. Lau urte dauzkagu aurretik, legegintzaldi oso bat herritarren zerbitzura. Ez gaituzte egonkortasun falta sortzeko aukeratu, baizik eta gizarte osoaren aldeko akordioak lortzeko”. Esandakoari buruz, gaineratu du Autogobernu Ponentzia eta Memoria eta Bizikidetzakoa aukera onak direla, orain arte lortutakoak baino akordio zabalagoak lortzeko. “Ez ditzagun alferrik galdu”, amaitu du.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU