Prentsa Aretoa
2017/03/22
Susok nahi den Alfonso Alonsoren jarrera-aldaketa Araba eta Gasteizera heltzeko eskatu du, “ezetza ezetzaren truke” baliatzen baitu bertan
Araba Buru Batzarreko presidentearen iritziz, PPk uste du boto-biltegia daukala gizarte-laguntzen alorrean, eta demagogia ustiatzen jarraituko du egiaztatuta badago ere iruzurrak ez duela % 1a gainditzen
Araba Buru Batzarreko presidenteak, José Antonio Susok, espero du euskal PPko presidenteak akordioa egiteko adierazi duen aldez aurretiko jarrera Arabara heltzea ere bai. Gaur goizean, Radio Vitorian eskainitako elkarrizketa batean, jeltzaleen presidenteak nahi hauxe eman du jakitera: PPko erakunde-arduradun arabarrek beren alderdiko presidenteak EAEn hartu duen aurrez aurretiko jarrera bera har dezaten.
Susok adierazi du Arabako PPk, eta zehazki Gasteizeko PPk, “beti ezetza ezetzaren truke ematearen formatu zaharra mantentzen jarraitzen duela”. Zehatz-mehatz, Susok jakinarazi du PP alderdia izan dela gizarte-laguntzen debatea beren-beregi sortu duena. “PPk uste du boto-biltegia daukala gai horretan, eta erabiltzen jarraituko du. Egiaztatuta dago iruzurrak ez duela % 1a gainditzen; hortaz, gai horri buruzko debatea egiteak demagogia egiteko argumentu-ildoa bilatzea da”.
Gauzak horrela, EAJko presidente arabarrak ziurtatu du Gasteizko Udalak gizarte-laguntzak emateko irizpideak arautzen dituen udal-araudi berria onetsi ostean “helburu horietarako bideratutako zenbatekoa baino euro bakar bat gehiago ez duela gastatuko”. Gasteizko Udala “1999. urteko udal-araudi bat birformulatu nahi izan du, bere irizpideak krisi sakonak eragin dituen salbuespeneko egoeretara —hala nola, utzarazpenetara— egokitze aldera”.
ETAren behin betiko armagabetzeari buruz galde egin diotenean, ABBko presidenteak Urkullu lehendakariak “armagabetze-prozesua legezkoa, egiaztatua, aldebakarrekoa eta ordainik gabekoa izan dadin” erakutsitako diskrezioa azpimarratu du. Susok espero du espainiar eta frantses gobernuek oztoporik ez jartzea duela urte asko egin behar izan zen zerbait behingoz gauzatu ahal izateko”. Ildo horretatik, alderdi politiko guztiei baterako jarrera hartzeko eskatu die, EAJ eta PSEk aurkeztu duten ez-legezko proposamenari babesa emate aldera; proposamena Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuko da, hots, armategiak emateko ezarri den data baino bi egun lehenago.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09