Prentsa Aretoa

2017/05/23

Bildarratzek errefuxiatuen egoeraren inguruko informazioa eguneratu nahi du Europako Batasunaren Batzordera adituak deituz

EAJko bozeramaileak hauek birkokatzeko eta finkatzeko prozesuan eman diren aurrerapausoak eta Turkiarekin sinatutako akordioaren garapena baloratzeko zenbait agerraldi eskatu ditu.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratzek errefuxiatuek gaur egun bizi duten egoera baloratu ahal izateko zenbait adituren agerraldia eskatu du Europako Batasunaren Batzordean. Hain zuzen ere, honako hauek bertaratzea eskatu du: Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Elkarbizitza eta Lankidetzarako Idazkari Nagusia den Jonan Fernandez; Espainiako Nazioarteko Amnistiako Esteban Beltran; Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Batzordeko (CEAR) Zerbitzu Juridikoko Estatuko Koordinatzailea den Paloma Favieres; UNICEF elkarteko Espainiako Batzordeko Haurtzaro eta Migrazio Politiketako aditua den Sara Collantes; Save The Children elkarteko Haurtzaro politika eta sentsibilizazio zuzendaria den Ana Sastre; eta Europako Batasuneko Estatu Idazkaria den Jorge Toledo.

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailearen ekimenak Europako Batasunak 2016ko martxoan Turkiarekin sinatu zuen errefuxiatuentzako akordioari buruzko balantzea egitea ere badu helburu, baita pertsona hauek birkokatzeko prozesuan eman diren aurrerapausoak aztertzea ere.

Gogoratu behar da joan den astean Europako Parlamentuak erresoluzio bat onartu zuela Batasuneko herrialdeei errefuxiatuen birkokatze beharrizanak lehen bai lehen bete ditzatela eskatuz, hau egiten ez dutenei isunak jartzearen alde ere agertuz. Herrialdeek Greziatik eta Italiatik sartutako 160.000 errefuxiatu birkokatzeko euren buruei jarri zioten obligazioa betetzeko hiru hilabete baino falta ez direnean, helburu horren %11ra baino ez dira heldu. Estatu espainiarraren kasuan, 2016ko datuen arabera, 2015eko irailean hitzeman zituen 15.888 pertsonatik 609 baino ez zituen birkokatu, eta, finkatzeei dagokienez, iazko lehen hiru hileetarako konprometitu zen 1.449 pertsonatik 289 baino ez ditu hartu.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU