Prentsa Aretoa

2017/09/15

EAJ-PNVk eta PSE-EEk Euskal Sektore Publikoaren eraginkortasuna hobetzeko lege proposamena aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean

Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek Euskal Sektore Publikoaren lege proposamena erregistratu dute gaur goizean. Helburua da administrazio guztien organismoak eta erakunde instrumentalak antolatzea, eraginkorrago izate aldera. Araua idazteko, oinarri hartu dute iragan legealdian Eusko Jaurlaritzak Ganberan tramitatutako lege proiektua, legegintzaldia amaitzean bertan behera geratu zena

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk eta PSE-EEk Euskal Sektore Publikoaren eraginkortasuna hobetzeko lege proposamena aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean

ARGAZKIA JAITSI

Legea egitea Jaurlaritzaren legegintza-egutegian jasotako konpromisoa zen 2018ko bigarren lauhilekorako. Hala ere, bi taldeek iragan legegintzaldian erregistratutako ekarpenak kontuan izan eta aurreikuspena baino lehen ekiteko aukera izan dute. Ekimen honek, bide beretik erregistratutako besteekin batera –Lanbide Heziketa eta Gardentasun legeak-, hala nola Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren Legearen erreforma aurreratzearekin, euskal Ganberaren erritmo legegilea arindu dute. Izan ere, Jaurlaritzak aurreikusitako legeen erdia baino gehiago onartuta edo tramite bidean egotea espero dute agintaldi erdia iristen denerako.

Estibaliz Larrauri eta Alexia Castelo legebiltzarkideek nabarmendu dute proposamenaren asmoa dela “erreferentziazko legea” izatea, Euskal Sektore Publikoa egituratzen duten arauak antolatuko dituena. Alor horretan lege asko daude, eta horrek sortzen dituen disfuntzioak eta kontraesanak gutxituko ditu proposatutako legeak. “Helburua ez da, besterik gabe, araudia testu bakarrean kodifikatzea. Asmoa handiagoa da: koherentzia eman nahi diogu Euskadiko Autonomia Erkidegoko egitura publikoaren antolakuntzari eta funtzionamenduari”.

Sinplifikazioa eta eraginkortasuna

Testuak bost goiburu dauzka eta modu antolatu eta kohesionatuan antolatzen du Euskal Sektore Publikoa: administrazio publiko guztiak, erakunde autonomoak, zuzenbide publiko zein pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak eta bestelako erakunde instrumentalak, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hainbat gobernu-mailak erabiltzen dituztenak (erkidego, foru eta udal mailak) bere politika publikoak gauzatzeko, interes orokorraren eta on komunaren alde.

Hortaz, bere printzipioek erakunde-maila guztiei eragiten diete, dagokien eskumenen eremua errespetatuz, beste administrazio eta erakunde batzuetara egokitzeko, hala nola UPV/EHU, Arartekoa edo Eusko Legebiltzarra bera.

Hori dela eta, herritarrak artatzeko eta euren partehartzerako formulak aitortzen dira (administrazio elektronikoa), kudeaketa ebaluatzeko prozesuetan indarra jartzen da, eta eraginkortasunaren eta efizientziaren aldeko neurri berriak txertatzen dira. Horrela, urtebeteko epean txosten bat egiteko betebeharra ezartzen da organo kolegiatu guztiei buruz (bateratze administratiboa, dependentzia, funtzioak), egungo antolakuntzaren arrazionalitateari buruzko ebaluazioaz, eta ondorio izango duena egungo estrukturaren sinplifikazio proposamen bat.

Gainera, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren funtzioak areagotzen ditu. Kontseilu hori Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen ondorioz sortutakoa da, proposamenak aztertu eta egiteko, sektore publikoen arteko balizko inefizientzien, zapaltzeen eta bikoizketen inguruan, bai euskal sektore publikoari bai estatu-mailakoari dagozkienak.

Larraurik eta Castelok eremu publikoarenganako konfidantza berreskuratzeko beharra –euskal erakundeek aitortutakoa- nabarmendu dute. Horretarako, egungo garaiek eta gizarteak eskatzen duten kultura administrativo berriaren alde egin dute: eraginkortasuna eta efizientzia, antolakuntza eta gobernantza, gardentasuna eta herritarren partehartzea. Hori dela eta, proposamen honek iragan agintaldian ekindako bidea betetzen du, aho batez onartu baitzen kargu publikoen jokabide kodea eta bateraezintasunen erregimena arautzen zituen Legea, eta aurten Gardentasunari buruz aurkeztutakoa, proposamen berri honekin paraleloki eztabaidatuko dena. 

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU