Prentsa Aretoa

2017/09/25

Euzkadi Buru Batzarra Aralarko San Miguelen batzartu da lehen Alderdi Egunaren 40. urteurrena betetzen den egunean

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Nafarroako Gobernuko presidenteorde Manu Aierdik ere parte hartuko dute horren esanahi sinbolikoa duen topaketan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak bere asteroko bilera Aralarko San Miguelen egin du, 1977ko irailaren 25ean Aralarko santutegia inguratzen duten zelaietan egin zen lehen Alderdi Egunaren 40. urteurrena gogoratzeko. Duela 40 urteko egun hartan, milaka pertsonek (orduko zenbaketaren arabera 80.000 lagun elkartu ziren) Nafarroako Aralar mendia gainezka jarri zuten diktadura, erbeste, debeku eta klandestinitatea nagusi izan ziren diktaduraren ondoren, talde jeltzaleak bere indarra eta herriarengandik jasotzen zuen babesa erakusteko egin zuen ekitaldi handian. Ohikoa denez, Iñigo Urkullu Lehendakariak EBBren asteroko bileran parte hartuko du. Nafarroako Gobernuko presidenteordea, Manu Aierdi, eta bozeramalea, María Solana, jeltzaleen batzarrera etorriko dira arratsaldeko lehen orduan.

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea Alderdi Egun historiko hartara joan zen. 15 urte zituen. “Askok esaten zuten Euzko Alderdi Jeltzalea zaharren alderdia zela, baina orduan ikusi zuten urtetsua izan arren inoiz baina gazteago agertu zen Alderdiaren indarra. Euzko Alderdi Jeltzalea euskal gizartearen erraietatik irten zen, Euskadi etorkizunera eramateko. Aralarkoa gure indarra erakusteko ekitaldia izan zen, lehenengo eta behin guretzat, neurtzea ezinezko genuen diktaduratik irteten ginelako, eta baita gizarte osoarentzat ere, Aralarko argazkia martxan jartzen ari zen herriaren argazkia izan zelako”, esan du jeltzaleen buruak. “Aralarren egon ginen gutako bakoitza aho zabalik geratu ginen zenbat ginen ikustean. Eta Alderdia hila zegoela pentsatzen zutenek bizirik geundela ikusi zuten. Aralarrera astiro-astiro igo ginen, amaigabeko karabanan, baina motorrak bezala jaitsi ginen, berrogei urte iraun digun energiaz beteta”, esan du Ortuzarrek.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU