Prentsa Aretoa

2017/11/29

EAJ-PNVk nabarmendu du aurrekontu-akordioak Herriari egonkortasuna eman eta konpromisoak betetzen dituela

EAJ-PNVk, PSE-EEk eta PPk gaur goizean sinatu dute, Eusko Legebiltzarrean, 2018rako EAEko aurrekontuak onartzeko akordioa

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk nabarmendu du aurrekontu-akordioak Herriari egonkortasuna eman eta konpromisoak betetzen dituela

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV pozik agertu da gaur eguerdian Eusko Legebiltzarrean PPrekin aurrekontu-akordioa sinatu ondoren. Akordioak Euskadiko erakunde-egonkortasuna finkatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak legealdirako ezarritako helburuak betetzea ahalbidetuko du. Jeltzaleen ustez, akordioak egonkortasuna dakar, eta hori da bere balioa. Gaur Euskadin lortutakoak egonkortasun instituzionala eta ekonomikoa dakar.

EAJ-PNVk nabarmendu du negoziazioan parte hartu duten guztiek arduraz jokatu dutela, eta euskal herritarren interesak nork bere interesen gainetik jarri dituztela. “Herri gisa ditugun erronkak gogoan izan behar ditugu, eta akordio honen bidez, erronka horiek gauzatzea posible da. Aurrekontu hauen lehentasun dira enplegua, ekonomiaren garapena eta gizarte politikak. Kontu onak dira Euskadirentzat, eta sinatutako hitzarmenaren ondorioz, seguru eta tinko gauzatzea posible izango da”.  

Alderdi jeltzaleak salatu du beste batzuk negoziazio-prozesuaren hasieratik kanpo geratu nahi izan dutela, posizio maximalistak izan dituztelako, inolako heldutasun politikorik gabe eta kontu publikoekin zerikusirik ez duten gai politikoak sartuz. “Guztiekin hasi gara negoziatzen, baina nahi izan dutenekin adostu dugu, benetan herriarentzat ona den akordio bat erdiesteko borondatea izan dutenekin”. EAJ-PNVk berretsi egin du hitz egiteko eta negoziatzeko konpromisoa, eta baieztatu du ateek irekita jarraituko dutela talde guztientzat, ongizate-egoera sendotzeko eta Euskadi eraikitzen jarraitzeko”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU