Prentsa Aretoa
2017/11/30
Jose Antonio Susorentzat zabalik daude oraindik Arabako erakunde nagusietako aurrekontuak onartzeko aukerak
Jose Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak Radio Vitoriari eskainitako elkarrizketan arabar erakundeetako aurrekontuak onartzearen alde agertu da. “Ramiro González ahaldun nagusiak eta Urtaran alkateak dena emango dute akordio batetara iristeko, baina bete ezin diren baldintzak jartzen badira, aurrekontuak luzatzeko bidea hartuko dugu arazorik gabe”
Arabako jeltzaleen buruak adierazi du Aldundiko eta Vitoria-Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartzera eraman ditzaketen aukera guztiak zabalik izatearen alde dagoela. “Oraindik oso bilera gutxi egin dira, lanean jarraitzen dugu aurrekontu bat izenpetzeko prest dauden alderdi guztiekin. Aukera guztiak zabalik daude. Lan eginez, zalantzarik ez dut lortuko dela”.
Susok adierazi du EH Bildu eta PP udal taldeek Vitoria-Gasteizen, akordio bat lortzera begira, hasiera batean aurkeztu dituzten proposamenetako batzuk onargarriak edo partekatzeko modukoak izan daitezkeela, baina era berean esan du beste batzuek akordioa eragozten dutela, besteak beste hegoaldeko tranbiaren edo autobusaren proiektuak kentzea edo udalak kanpoko enpresekin dituen kontratupeko langileentzako gutxieneko soldata ezartzea, azken hau “desiragarria izan arren, arlo juridikotik lortzen zaila izan daitekeelako”.
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak Mercedes enpresaren BEZari irtenbiderik aurkitu ezin zaiola esanez egi dituen adierazpenez galdetuta, ABBko presidentea kezkatuta agertu da Javier de Andresek berak “jakin dakielako” Espainiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hilabeteak daramatzatela gai honen inguruan lanean. Berak badaki hemendik proposamen batzuk egin zaizkiola Ministerioari, konplexua izan arren, konpontzeko aukerak dituen arazo bati irtenbidea ateratzeko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09