Prentsa Aretoa

2017/11/30

EAJ-PNVk erantzukizunez jokatzeko eta negoziaketa bidea lehenesteko eskaria luzatu die irakaskuntzako sindikatuei

Jone Berriozabal legebiltzarkideak baieztatu du mobilizazio hauek sindikatuek lehenagotik ezarritako estrategiari erantzuten diotela, eta Hezkuntza Sailak negoziatzeko duen borondatea berretsi du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk euskal irakaskuntza publikoko sindikatuek sektoreko profesionalen lan baldintzak hobetzeko negoziaketa prozesuan erakutsi duten jarrera deitoratu du. Eusko Jaurlaritzak eginiko elkarrizketa eta negoziaketa deien aurrean eta proposamen bideragarri eta juridikoki defendagarriaren aurrean (iragan irailaren 27an egin zen azken mahai sektorialean adierazitakoa), sindikatuen erantzuna, Berriozabalen esanetan, grebarako deia izan da. “Azken negoziaketa batzarrean, Hezkuntza sailak mahai gainean jarri zuen konpromiso integrala eta juridikoki segurua, sektore ezberdinetan hobekuntza handiak egiteko,besteak beste, legegintzaldi honetako Enplegu Eskaintza Publikoan 5000 lanpostu eskaintzea, behin behinekotasuna 10 puntutan jaitsiz, ordezkapenen erregimena hobetzea eta behin behineko pertsonalaren egonkortasuna bultzatzea. Baina, erabat bideragarria den eskaintza honen aurrean, sindikatuen erantzuna izan da mobilizazioen egutegiari eustea”. Legebiltzarkide jeltzalearentzat, horrek erakusten du protestek aurretiaz diseinatutako estrategia sindikalari erantzuten diotela; eta gogoratu du sindikatuek iragan udaberrian egin zuten iragarpena, hau da, aurtengoa udazken beroa izango zela.

Horregatik guztiagatik, Berriozabalek sindikatuei eskatu die erantzukizunez jokatzea eta gauza guztien gainetik ikasleen eta irakaskuntzaren interesak lehenets ditzatela. “Uste dugu ez dagoela arrazoi objektiborik halako grebak etengabe egiteko, eta sindikatuei eskatzen diegu estrategia hori bertan behera utz dezatela eta negoziaketara hurbil daitezela. Eusko Jaurlaritza esertzeko, hitz egiteko eta adosteko prest dago, gatazka hau hasi zenetik erakutsi duen jarrera delako”.

Berriozabalek EH Bildu eta Elkarrekin-Podemosi eskatu die laneko aldarrikapenak familiei eta ikasleei adierazteari uztea “egiten duten gauza bakarra delako laneko aldarrikapenak sistemaren aldarrikapenekin nahastea, eta hori ez da ez etikoa ezta zintzoa ere”.

Abenduaren 12rako sektore guztietan greba orokorra egiteko egin den deiaren aurrean, EAJ-PNVk deitzaileei eskatu die “mobilizazio horietan guztietan erabilitako indarrak elkarrizketa eta negoziaketa foroetara bideratzea,bide hori beti izango baita etengabeko gatazka baino askoz emankorragoa”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU