Prentsa Aretoa
2017/12/04
José Antonio Susok kontraesankor jo du EH Bilduren aldetik Vitoria-Gasteizko Udaleko aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa planteatzea
ABBko presidenteak ez dizkie “ateak itxi nahi” EAJ-PNVk Arabako Foru Aldundian eta Vitoria-Gasteizko Udalean ireki den prozesu negoziaketak onik ateratzeko eta erakunde bietan gasteiztar eta arabarren onerako aurrekontuak onartzeko aukerari

Cadena SER-Vitoria irratiari eskaini dion elkarrizketan, Jose Antonio Susok adierazi du ez duela ulertzen EH Bilduk Vitoria-Gasteizko udaleko aurrekontu egitasmoari osoko zuzenketa aurkezteko hartu duen erabakia. Susok kontraesankor jo du erabakia EAJ-PNVk, bere aldetik, EH Bilduk negoziaketa prozesuan planteatutako proposamen nagusiak onartzeko eta akordio bat adosteko erakutsi duen malgutasunaren aurrean.
“Uste dut borondaterik ez dutela 2019ko hauteskundeei begira daudelako. Orain iragarri dute osoko zuzenketa aurkeztuko duela eta hori arrazoitzeko esan dute gobernu taldeak 2016ko akordioak bete gabe utzi dituela” esan du Susok akordio hura izenpetu zutenek akordioa udal ondarea saltzean oinarritzen zela jakin zekitela gogoratuz.
Dena dela, Arabako EAJ-PNVko buruak esan du ez dizkiola “ateak itxi nahi” Gasteizko udalean eta Arabako Foru Aldundian aurrekontuei buruzko akordioa lortzeko aukerari, nahiz eta EH Bilduren jarrera gogortu den. Era Berean aitortu du Aldundian hurbilago egon daitezkeela PPrekin akordio bat lortzetik.
Nabarmenak...
EBB
2023/05/26
Araba
2023/05/24
ABB
2023/05/22
ABB
2023/05/20
Araba
2023/05/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2021/11/27
EBB
2022/05/07
EBB
2021/11/28
EBB
2021/11/27
EBB
2021/11/27