Prentsa Aretoa
2017/12/14
EAJ-PNVk hizkuntza eleaniztuna defendatzen du, euskara izanik ardatza
Jone Berriozabal legebiltzarkideak babestu egiten du EAEko ikastetxe guztietan proiektu eleanniztunak ezartzea, euskara ardatz izanik eta ingeleseko konpetentziak hobetuz

“Proiektu eleaniztunen helburua da ikasle euskaldun eleaniztunak lortzea, derrigorrezko hezkuntza amaitzen dutenean benetako konpetentzia izango dutenak bai euskaraz, bai gaztelaniaz, hala nola maila nahikoa ingelesean edo atzerriko beste hizkuntza batean”. Hori da EAJ-PNVk ezarritako helburua. Horretarako, hezkuntzako bozeramaile jeltzaleak, Jone Berriozabalek, esan du gune bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartu beharra dagoela, eta euskara lehenetsiko duen trataera eskaini. “Uste dugu euskara izan behar dela proiektuen ardatz egituratzailea, konpentsatu beharreko desoreka sozialean baitago”.
Berriozabalek defendatu duenez, beharrezkoa da proiektu eleanitzak ikastetxe guztietara hedatzea, eskola bakoitzaren autonomia errespetatuta. Horretarako, irakaskuntza eleanitza orokortzeaz gain, ezinbestekoa da irakasleen hizkuntza eguneratzea eta hizkuntzen formakuntza didaktikoa; baita Lanpostu Zerrenden hizkuntza baldintzak, hurrengo Enplegu Eskaintza Publikoetako lanpostuetarako ingelesezko hizkuntza gaitasuna eskatzeko. “Pixkanaka lanpostuen zerrendak aldatzea proposatzen dugu, ikastetxeetako hizkuntza proiektuetatik eratorritako beharrak aintzat hartuz. Horrela, ingelesez ere eskolak emateko gaitasuna duten irakasleak sartzen joango gara. Hori da modua atzerriko hizkuntzan ere irakasteko prestatuta dauden irakasleak sartzea bermatzeko.
Nabarmenak...
Araba
2025/09/25
Araba
2025/09/22
ABB
2025/09/13
ARTZINIEGA
2025/08/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22