Prentsa Aretoa
2017/12/25
Aitor Estebanek deitoratu du Felipe VI.ak Euskadi eta Kataluniako errealitate nazionalak saihestu izana “Betiko diskurtsoa izan zen, progresismoaren zelofanarekin bilduta”
Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailearen esanetan Erregeak bere diskurtsoan Espainiak gaur egun duen arazo nagusia saihestu zuen, hau da, Estatu ereduaren krisia
Oharra: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaur deitoratu du Felipe VI.ak Gabon gaueko mezuan Estatuaren baitan dauden nazio errealitateak gogoan ez izana. Gaur goizean Sabin Etxean eskaini duen prentsaurrekoan, Estebanek “balorazio positiboa” eman dio Felipe VI.ak orain arteko hitzaldietan aipatu ez dituen hainbat gairi buruz hitz egin izanari, besteak beste genero indarkeria edo ustelkeria, baina bigarren gai honi “40 hitz baino ez zizkion eskaini, diskurtsoa 1.425 hitzek osatu zuten arren”. Jeltzaleen bozeramaileak kritikatu duenez “Erregea ez da bere betiko aniztasun eta pluraltasun adierazpen orokorretatik irteten Estatuan gaur egun dagoen arazo nagusia, urteotako krisi instituzionalik nagusiena ekarri duena, Euskadi eta Kataluniako nazio errealitateak direnean. Oinarrian, betiko diskurtsoa izan da baina zelofan progresistarekin bilduta”, adierazi du.
Estebanek gogoratu du Felipe VI.a izan zela ,hain zuzen, “Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeko deia egin zuena” telebistan eman zuen diskurtsoan “Kataluniako erakunde historikoak lapurtzeko saiakera onartezinaz” hitz egin zuenean. Horregatik, hitz horiek esan eta bi hilabete geroago eta abenduaren 21ean hauteskundeak egin ondoren, bozeramaile jeltzaleak zera galdetu du “ustezko lapurreta saiakera hori non geratu da gehiengo berria Kataluniako erakunde historikoetan lehendik zeuden alderdiek osatzen dutenean?”. Estebanek era berean esan du Felipe VI.aren diskurtsoa “elkarrizketa baino gehiago, ohartarazpena” izan zela . “Legea betetzeko ohartarazpena izan zen, baina koma bat mugitu barik. Hori da arazorik handiena: Herriaren borondatea errespetatzen bada, Katalunian eta Euskadin herritar asko eta asko dira nazio berezia osatzen dutela sentitzen dutenak, eta beste behin ere, errealitate hori saihestu egin da”
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09