Prentsa Aretoa
2018/02/14
Mediavillak Espainiako gobernuak Giza Eskubideen epaimahaiaren ebazpenaren aurrean eman duen erantzuna kritikatu du, eta ez du ulertzen Catalári zergatik ez zaion “aurpegia lotsaren lotsaz jausten”
EBBko burukideak deitoratu duenez “Tortura arinkeriaz hartzen duen bitartean” PP “betiko espetxe berrikusgarria moduko bandera populistak astintzen ari da”
Koldo Mediavillak, Euzkadi Buru Batzarreko Erakundeekiko Harremanetarako burukide arduradunak, gaur baieztatu du ezin dela ulertu Espainiako gobernuak eman duen erantzuna Europako Giza Eskubideen Epaimahaiak Espainiari ETAko bi kideri tratu “bidegabe eta laidogarria” emateagatik ezarri dion zigorraren aurrean, eta galdetu du Rafael Catalá Justizia ministroari nola ez zaion “aurpegia lotsaren lotsaz jausten” gai hori “horren arinki” hartzean.
Era berean deitoratu duenez “Tortura arinkeriaz hartzen duen bitartean”, PP “betiko espetxe berrikusgarria moduko bandera populistak astintzen ari da”.
Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, burukide jeltzaleak gogoratu du Giza Eskubideen epaimahaiak Espainia zortzitan kondenatu duela balizko tortura delituak ez ikertzeagatik eta iragan ostiraleko ebazpena, “zeinetan tratu txarrak eman direla onartzen den”, “oso kontu larria da eta Gobernuaren erantzuna ezin da ulertu”. Zentzu berean gogoratu du Euskadin, popularrek Eusko Jaurlaritzari eskatu ziotela "tortura salaketen aurrean eskubideak urratzearen inguruan egin zen txosten zehatza ezabatzea eta erretiratzea”.
Era berean baieztatu duenez, jeltzaleak “harago joango dira” eta aurreratu du Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanek Mariano Rajoy Gobernu buruari galdetuko diola gaur egun nola gerta daitekeen “Estatu demokratiko batean Guardia Zibileko buruetako bat torturengatik lau urteko espetxe zigorra jaso duen gizona izatea”, Guardia Zibileko UCOko operazio burua den Manuel Sánchez Corbí, ondoren indultatua izan zena gogoan.
"Indultu horren ondoren Guardia Zibileko burua izaten jarraitzen du eta hori ezin da herrialde demokratiko batean ulertu. Beste egoera batean, behar bada bai. Jakin nahi duguna da zergatik jarraitzen den tortura horren arinki hartzen”, esan du.
Sortuk ETAko preso guztiei ezarritako “zigor guztiak” berrikusteko egin duen eskariaz galdetuta, Mediavillak baieztatu du “zuzenbidearen arabera eginiko eskari guztiak” “bidezkoak eta zilegi” direla, baina “egoki eta zilegi” jotzen ez duena da “oraindik bestelako urraketa eta indarkeriak salatu gabe, besteak beste pertsonak desagerrarazi izana, aurkari politikoak, ehunka pertsonaren heriotza eta jazarpen ideologikoa”. “Etorri berriak ilarara” gomendatu du.
Horregatik, Sorturi eskatu dio “halako aldarrikapen bat egiten duen bitartean, herri honi indarkeriak ekarri dionari buruzko autokritika egitea”.
Aldi berean esan du “gauza bitxia” dela Giza Eskubideen epaimahaiak halako ebazpena eman bitartean “alderdi politiko demokratikoek antolatzeko duten oinarrizko eskubideak urratzen, inoren egoitzak pintatzen eta `batek daki zer´ egin izana leporatzen jarraitzen duen jendea egotea”.
Amaitzeko, eta Euskadiko PPko presidente Borja Semperrek aurrekontuei buruzko balizko negoziaketen inguruan egin dituen adierazpenez galdetuta, Mediavillak baieztatu du Semperrek “asmakizunetarako berebiziko gaitasuna” duela, “ez dago akordiorik,ez hurbilketarik, ezta EAJ eta PP arteko hurbiltasunik, 2018ko Aurrekontu Orokorrak negoziatzeko”. “Gainera, 2018ko Aurrekontuak egon daitezen, PPk behar duen lehen gauza Ciudadanosen babesa da eta gaur egun ematen du hori oso urrun dagoela”. Mediavillak era berean gaineratu duenez “155. artikulua indarrean, Katalunia Estatuaren mende eta ordezkari politikoak espetxean daudelarik, egoera horrek 180 graduko biraketa eman behar du EAJk 2018ko Aurrekontuak PPrekin negoziatzeko planteamendua egin orduko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09