Prentsa Aretoa

2018/02/26

EAJ-PNVk martxoaren 8rako deiari erantzungo dio Euskadiko hiriburuetan bere herri ordezkariek egingo duten 15 minutuko elkarretaratzeekin

Margolaritza, antzerkia eta musika eskainiko dira talde jeltzaleak martxoaren 9an Sabin Etxean egingo duen ate irekien jardunaldian, emakumeek kulturari eta arteari egin dioten ekarpena ikusgarri egitea xede

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk martxoaren 8rako deiari erantzungo dio Euskadiko hiriburuetan bere herri ordezkariek egingo duten 15 minutuko elkarretaratzeekin

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk martxoaren 8aren kariaz mundu mailan planteatu den greba deialdiari erantzungo dio EAEko hiriburuetan egingo diren 15 minutuko elkarretaratzeekin. Kontzentrazio hauetara deituta daude talde jeltzalea erakunde ezberdinetan ordezkatzen duten emakume eta gizon guztiak. Euzkadi Buru Batzarrak gaur arratsaldez egin duen batzarrean erabaki du beste alderdi politikoek eta talde sozialek egun horretan egingo dituzten ekimenekiko begirune osoz, bere herri kargudunek martxoaren 8rako planteatzen diren aldarrikapenak aldezteko eta sustatzeko modurik eraginkorrena dela kargudun hauek beren eginkizun eta arduretan jarraitzea eta, aldi berean, 15 minutuko elkarretaratze honetan, gizarteari deitzen zaio, eta bereziki gizonei, berdintasuna lortzeko erronkari atzerapen gehiagorik gabe ekiteko. EBBren aburuz benetako berdintasuna lortzea emakume eta gizon guztioi dagokigun ataza da eta, beraz, elkarretaratze hauetan herri kargudun guztiak egongo dira, genero batekoak zein bestekoak. Nafarroan, EAJ-PNVk bat egingo du Nafarroako Parlamentuak Ganbera aurrean bost minutuz egingo duen elkarretaratzearekin. EBBk era berean adierazi du bere alderdikideek talde feministek eta gizarte eragileek deitutako elkarretaratze edo ekintzetan parte hartzeko edo ez hartuko dituzten erabakiak errespetatuko dituela.

Astelehenero Sabin Etxean egin ohi duen batzarrean, Euzkadi Buru Batzarrak bere egin ditu protesta hauen deitzaileek aldarrikatzen dituzten helburuak. Helburu horien artean dago esparru guztietan emakume eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortzea eta, bereziki, lan merkatuari dagokionez, zeinetan emakumeek gizonek baino prekarietate handiagoa pairatzen duten eta gizonak saritzen eta emakumeak zamatzen dituen arrakala ematen den. Indarkeria matxista desagerraraztea eta emakumeek esparru pribatuan ematen duten zaintza dira EAJ-PNVk aldarrikatzen dituen beste helburuak. EBBk era berean uste du emakume eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra dela gizarte honen daukan helburu ezinbestekoa eta atzeratu ezin den eskakizuna.

Jeltzaleen aberri exekutibak, era berean, ezinbesteko jotzen du helburu hori lortzeko bidean erakundeek egin dezaketen lana. Horretarako, talde jeltzaleak, martxoaren 9an, ate irekien jardunaldia egingo du Sabin Etxean, emakumeek arteari eta kulturari egin dioten ekarpen eskerga ikusgarri egitea xede

Prestatu den egitarauko protagonistak emakumeak izango dira eta 17:00etan emango zaio hasiera Txaro Arrazola (Gasteiz, 1963), Lide Kaltzada (Busturia, 1977) eta Andrea Abalia (Bilbo,1984) artisten lanen erakustaldiarekin. Hiru sortzaileek hitzaldi bat eskainiko dute bertan 19:00etatik aurrera. Ordu bete geroago hasiko da Sol Maguna, Loli Astoreka eta Gemma Martinez aktoreen Lalulu Teatro taldearen `Tipos de tipas´ antzezlana “antzezlan berriaren entsegu orokorrerako publikoari dei egiten dioten hiru aktoreren istorioa da. Dena dago prest baina ez dira oso ados jartzen. ‘Tipos de tipas’ da emakumeen arteko hizketaldia, emakumeak dira protagonistak eta emakumeak dira hizpide. Monologoak eta esketxak. 2. Kateko dokumentala ere izan liteke. `Tipos de Tipas´ antzezlanak pentsatzera eramango gaitu baina, batez ere, barrea eragingo digu…. eta, asko, gainera” esan dute antzerki konpainiako kideek. Musikak emango dio amaiera Sabin Etxeko jardunaldiari emakumeek osatutako Elgoibargo Sustrai Akordeoi Taldeak eskainiko duen kontzertuarekin. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da 18:00etatik 21:00etara bitartean. Sarrera doakoa izango da emakume zein gizonentzat.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU