Prentsa Aretoa
2018/03/01
Izaskun Bilbaok Bruselari eskatu dio Euskadiko estatus berriari buruzko eztabaida babestea, beste gatazkarik gerta ez dadin
Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteordeak Europako erakundeei eskatu die, estatuarekiko harremanak berriztatzera begira, Euskadin, estatus berri baten inguruan ireki den eztabaida populismotik eta estatuen nazionalismo zaharkitutik babes dezala, pentsamolde zahar hori Europako Batasunarekin bateraezina delakoan
Izaskun Bilbao Barandicak gogoratu du EAJ-PNVk planteatutako proposamenaren oinarriek bat egiten dutela Europa eraikitzeko prozedurarekin. Eztabaida hau babestea eta ahalbidetzea da “gatazka berriak prebenitzeko modurik onena”, adierazi du.
Bilbaok esan du inguruabar horiek eta euskal hiritargoaren gehiengo baten borondateak eztabaida abian jartzera animatzen dutela “zeinetan nazioen arteko borondatezko batasunaren aldeko apustua egiten dugun. Nazio horiek izan badira eta errealitate bilakatu nahi dituzte Konstituzioaren baitan indarrean dauden printzipioak. Horrela eskaini nahi dira egonkortasuna eta irtenbideak”. Argudio horiek erabilita, Europako erakundeei, “Brusela eta Estrasburgoko parlamentuei, eskatu die gatazka berririk gerta ez dadin, elkarbizitzaren aldeko apustu hau babes dezatela estatuen nazionalismo zaharkituaren aurrean, hori delakoan Europaren eraikuntzaren areriorik txarrena”.
Nabarmenak...
Araba
2025/10/17
Araba
2025/10/15
BERRIA
2025/10/10
LAUDIO
2025/10/09
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















